Irekita irailaren 30era arte Ekoguneko ikastaroetan izena emateko epea

Beste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira:

Saioak Urdulizen izango dira eta Mankomunitateko 7 udaletako batean erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude: Sopela, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz.

Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da irekita eta interesa dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi, 94 676 28 72 telefonora deitu edota GatzarriƱe 4 kalera bertaratu (edo posta arrunta bidez) beharko dira. Eskari-kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, plazak zozketa bidez emango dira. Onartutako pertsonen zerrendak urriaren 4an argitaratuko dira.

Informazio gehiago: http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Iraunkortasuna

Ikastaroen egitaraua: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad