Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita irailaren 30era arte Ekoguneko ikastaroetan izena emateko epea

Irekita irailaren 30era arte Ekoguneko ikastaroetan izena emateko epea

Beste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira:

  • Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino
  • Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz
  • Errezeta dibertigarriak, umeek gustura eta osasuntsu jan dezaten (euskaraz, gurasoentzat)
  • Gastrobioaniztasuna: bertoko barietateak eta tradiziozko erabilerak.
  • Nola egin etxeko yogurta (euskaraz)
  • Hemen ez da ezer botatzen! Aprobetxamenduko sukaldaritza
  • Nola egin barazki-kontserbak: bete zure jakitokia kalitatezko produktuak erabiliz

Saioak Urdulizen izango dira eta Mankomunitateko 7 udaletako batean erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude: Sopela, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz.

Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da irekita eta interesa dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi, 94 676 28 72 telefonora deitu edota Gatzarriñe 4 kalera bertaratu (edo posta arrunta bidez) beharko dira. Eskari-kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, plazak zozketa bidez emango dira. Onartutako pertsonen zerrendak urriaren 4an argitaratuko dira.

Informazio gehiago: http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Iraunkortasuna

Ikastaroen egitaraua: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
article thumbnailSopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) uztailaren 29tik abuztuaren 2ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da. Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da. ...
article thumbnailOstegunean, uztailak 25 eta asteazkenean, uztailak 31, Santiago eta San Inazio Deuna direla eta, Garbikerrek kudeatzen dituen 23 garbiguneak itxita egongo dira. Barkatu neurri hauek sortutako eragozpenak.
article thumbnailEkainaren 28an Inguru-Minguru programaren tailer berri bat ospatuko da Zipiriñen. “Herensugearen ahoa” izeneko ingurugiro eta birziklapen tailerra 17:00etan hasiko da eta 20:00ak arte luzatuko da. Inguru-Mingururen helburu nagusia 4 urtetik gorako parte-hartzaileei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia