Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Apirilaren 8tik 12ra Garbigune mugikorra instalatuko da Sopelan

Apirilaren 8tik 12ra Garbigune mugikorra instalatuko da Sopelan

Sopelak Garbigune mugikor bat instalatuko du Akilino Arriola kalean (Elizaren aurrean) apirilaren 8tik 12ra. Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako ekimena da.

Garbigune mugikorren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea da.

Zerbitzu honek onartzen dituen hondakin motak honakoak dira, besteak beste: etxeko-tresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxian), sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kasseteak eta erradiografiak

 Informazio gehiago: garbiker.bizkaia.eus/eu/garbigune-mugikorra

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail Gris koloreko edukiontziak udaletxearen aurrean, Larrabasterran, Arrietaran eta Atxabiribil inguruan jarri dira.  Tapoien bilketarekin lortzen den dirua egoera ahulean dauden pertsonei eta kolektiboei edo proiektu solidarioetara bideratuko da. Lehen bilketa honetan jasotzen den diru guztia Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari emango...
article thumbnailSopelako Udalak martxan jarri du bere Udal Energia Plana 2019-2030 aldirako. Dokumentua Udalaren webgunean dago kontsultagai. Hurrengo esteka honetan klik eginez deskargatu dezakezu: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/10-iraunkortasuna-sostenibilidad Ekimen honen bitartez, Udalak egungo egoeraren diagnostiko bat egin nahi du, ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu,...
article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera. Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek...
article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia