Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Berrezarrita Sopela eta Plentzia arteko metro zerbitzua

Berrezarrita Sopela eta Plentzia arteko metro zerbitzua

 

21 milioi euroko gastua suposatu duten 2 urteko obren ondoren, Metro Bilbaok Sopela, Urduliz eta Plentziako geltokien arteko zerbitzua emango du berriz ere, Urdulizeko metro geltokia berrabiatzeari esker. Modu honetan, Sopela eta Plentziako geltokiak lotzeko erabili den eta 1.680.000 euroko inbertsioa suposatu duen autobus-zerbitzua behin betiko amaitu da. 

Sopelaren eta Plentziaren arteko metro-zerbitzua etenik egon dela baliatuz, hainbat hobekuntza-lan egin dira Sopelan. Udalerriko alkateak, Gontzal Hermosillak, adierazi duenez, “Zehazkiago, “Bretelle” bat jarri da, trenak egungo geltokiaren atzetik desbideratzeko aukera ematen duen trenbide gailua, hain zuzen ere. Horri esker, Metro Bilbaoren zerbitzuaren segurtasuna eta eraginkortasuna handitzeaz gain, sopeloztarren zein Uribe Kostako biztanleen bizi-kalitea ere hobetuko da”.

Geltokia berriz irekitzeko ekitaldia apirilaren 10ean egin da, astelehena, eta bertan honakoak izan dira: Sopelako alkatea bera, Gontzal Hermosilla, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua Arantza Tapia; Bizkaiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeria; Urdulizko alkatea Javier Bilbao, Plentziako alkatea, David Crestelo; Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea Antonio Aiz; Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatua Vicente Reyes; ETS-ko zuzendari nagusia Aitor Garitano; BGPko zuzendari kudeatzailea Manu Tejada eta Metro Bilbaoko zuzendari nagusia Eneko Arruebarrena.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnail  21 milioi euroko gastua suposatu duten 2 urteko obren ondoren, Metro Bilbaok Sopela, Urduliz eta Plentziako geltokien arteko zerbitzua emango du berriz ere, Urdulizeko metro geltokia berrabiatzeari esker. Modu honetan, Sopela eta Plentziako geltokiak lotzeko erabili den eta 1.680.000 euroko inbertsioa suposatu duen autobus-zerbitzua behin betiko amaitu da.  Sopelaren eta Plentziaren arteko...
article thumbnail  2016-2017ko hirugarren lauhileko Jasangarritasun saileko Ekogune ikastaroen izen-emate epea zabalik da.  Izena emateko epea zabalik 2017ko apirilaren 05era arte. Onartuen zerrenda 2017ko apirilaren  12an argitaratuko da. Ortua etxean Ortu bertikala Altxariak berreskuratzea Hiri ortu ekologikoa Konpostaje taillera (euskaraz) Erlezaintzako hastapenak Ureztatze jasangarria Transgenikoei buruzko hitzaldia Ortua...
article thumbnail"INGESTA inguruaren Ingurumen-Hobekuntzarako" proiektuari amaiera emateko, larunbatean, otsailaren 18, 11:00etan INGESTAn hitzaldi esplikatibo bat antolatu da, non proiektuaren xehetasunak azaltzeaz gain, ingurutik paseo txiki bat emango den eta landaketa herritar bat egingo den. Bi orduko iraupena izango du eta bukatzeko lunch bat antolatu da. Ekintza herritarren parte hartzera zabalik egongo...
article thumbnailJasangarritasun saileko Ekogune Ikastaroen izen-emate epea zabaltzen da. 2016-2017ko LEHENENGO LAUHILEKOA Izena emateko epea zabalik 2016ko irailaren 30era arte.Onartuen zerrenda 2016ko urriaren 6an argitaratuko da. • Mikologia• Haziak bildu eta kontserbatzea• Astronomia eta agrikultura biodinamikoa• Janariaren hondakinak aprobetxatzea (EUSKARAZ)• Sasoiko kontserbak poteratzea• Hasiberrientzako...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia