Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Ingesta inguruaren berreskuratze-ekologikoa bultzatuko du

Udalak Ingesta inguruaren berreskuratze-ekologikoa bultzatuko du

Hurrengo hilabeteetan Sopelako Udalak ekologia aplikatuaren bigarren proiektua bultzatuko du udalerrian. Urko paduraren berreskuratze ekologikoa izan da lehenengoa, eta orain hurrengo proiektua Ingesta inguruan egingo da, hots, Atxabiribil hondartzaren goikaldean. Bertako hainbat inguru egoera kaskarrean daude, gizakien esku-hartzearen eraginez: aspaldi aparkaleku bezala erabilia izan zen, motorrak eta bestelako ibilgailuak pasatzen dira bertatik, eta abar. Proiektu honegaz, beraz, asmoa da Ingesta inguruari dagokion itxura naturala bueltatzea da, naturak berez ematen dituen urratsak errepikatuz eta azkartuz.

Proiektuaren helburu orokorrak honakoak dira:

- Kostaldeko txilardia berreskuratu, gizakiaren esku-hartzearen eraginez hondatu egin delako.

- Habitat horren zatiketari aurre egin, inguru horren erabilera publikoa antolatuz.

- Egoera kaskarrean dauden zonalde guztien berreskurapena sustatu.

- Kontzientziazioa bultzatu, herritarrei azalduz inguru honen ingurumen-garrantziaz, eta abar.

Proiektuak, beraz, hiru ezaugarri nagusi ditu: gaur egun dauden habitat guztiak berreskuratu nahi dituelako, erabilera publikoa antolatu eta ingurumen-sentsibilizazioa bultzatu.

Interbentzioa honako partzeletan egingo da: 193, 220 eta 221. Partzela horien jabetza Udalarena da, eta zonaldearen zabalera 2,3 hektareakoa da.

Ikuspuntu ekologiko, paisajistiko eta sozialetik garrantzi handiko ingurua da. Sopeloztar eta bisitarientzat balio handiko ingurua da, bertatik oinez eta bizikletaz herritar ugari ibiltzen direlako. Bertatik igarotzen diren ibilbideak GR123 "Bizkaiko Bira"-ren parte dira.

Horrek antolatu gabeko pasabideak sortu ditu eta azkenean inguruean kalteak sortu ditu, bertako habitatak kaltetuz, eta landare inbaditzaileak areagotuz.

Partzela hauetan, haizearen eta kresalaren eragina oso handia da eta horrek izaki bizidunak sortzea guztiz baldintzatzen du. Hori dela eta, bizitoki honetako animalia eta landareak oso ezaugarri bereziak dituzte, eta euren zabalera Europan oso murritza da, mehatxupean daudelako.

Gainera, landare inbaditzaile ugari dago inguruan: Pittosporum tobira zuhaixka oso ohikoa da inguruko txaletetan eta lorategietan, eta inguruan zabaldu da. Cortadela selloana landarea ere zabaldu da.

Proiektua hiru zonaldetan gauzatuko da:

1.- Sarbide nagusia. Zonaldearen mendabaldea eta batez ere 193 partzela hartzen du. Bere garaian aparkaleku legez erabiltzen zen, eta 1027 metroko luzera du. Ez du inolako landarerik eta zati batzuetan haitza ikusten da. Egoera kaskarrenean dagoen ingurua da.

2.- Trantsizio gunea. Batez ere 221 partzela hartzen du eta 945 metroko luzera du. Pertsonen, bizikleten eta motorren joan-etorrien eraginez higatutako ingurua da. Higadura horrek ez dio uzten inguruari bere burua berreskuratzen.

3.- Sasien gunea. Interbentzio-gunearen ekialdean dagoen gunea, batez ere 220 partzelan.

Era berean, proiektua egiterako orduan apo lasterkariaren (Epidalea calamita) berreskurapenerako proiektua kontuan hartu du. Aranzadi Zientzia Elkarteak burutu du, Udalak eskatuta, eta bere helburua apo lasterkariarentzat egokiak diren guneak sortzea da, bere berreskurapenean laguntzeko.

Proiektua gauzatzearen kostua 105.000 eurokoa izango da, baina Udalak 50.000 euroko diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren aldetik proiektua egiteko. Proiektuaren egilea La Suma Paisajistas da.

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera. Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek...
article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia