Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Fracking-aren kontrako kalejira eta hitzaldia, Espainiar Gobernuaren lehenengo jakinarazpenari erantzunez

Fracking-aren kontrako kalejira eta hitzaldia, Espainiar Gobernuaren lehenengo jakinarazpenari erantzunez

Sopelako Udalak fracking-arekin lotutako lehenengo jakinarazpena jaso du Espainiar Gobernuaren aldetik. Ingurumen Ministerioak bidalitako oharrean, Gobernuak honakoaz informatzen du: "CAMPAÑA SISMICA TERRESTRE 2D EN EL PERMISO DE INVESTIGACIÓN DE HIDROCARBUROS "GÉMINIS" proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluaketa egiten hasi direla. Aipatu proiektuaren bultzatzailea Frontera Energy Corp. S.L. da.

Espainiako Gobernuak honako kontsulta egiten dio Sopelako Udalari: "ea proiektuak ingurumenean eragin adierazgarriak sortuko dituen ala ez, kontuan hartuz sustatzaileak bere ingurumen-dokumentuan hartu dituen badaezpadazko neurriak". Ingurumen Sailak bidalitako dokumentazioa honakoa da:

ESPAINIAR GOBERNUAREN ESKUTITZA:  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/solicitud__12_ 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (1):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/g__minis-documento_ambiental/0 

INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO DOKUMENTUA (2):  http://issuu.com/sopelakoudala/docs/adenda_adenda-documento_ambiental__/0

Sopelako Udala dokumentazioa aztertzen ari da, eta fracking-aren kontrako mugimenduarekin harremanetan jarri da elkarlanean aritzeko. Sopelak 2013. urtean bere burua "fracking gabeko udalerri" izendatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari praktika honekin harremana duten baimen guztiak etetea eskatu zien.

Herritarrei informatzeko asmoz, Udalak fracking-aren inguruko hitzaldia antolatu du abenduaren 16an, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean. Berbaldia Fracking Ez Bizkaia taldeko David Cobosek eskainiko du.

Era berean, abenduaren 20an, Sopelak beste behin ere "fracking gabeko udalerria" dela aldarrikatuko du, oraingoan kalejira baten bidez. 12:30ean irtengo da udaletxe plazatik., eta amaieran fracking-aren kontrako talde-argazkia aterako da.

Sopelako Udalak dei egiten die herritarrei frackingaren kontra antola daitezen, gure ingurumena eta osasuna jokoan dagoelako. 

Iraunkortasuneko azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak gutun bidez jakinarazi die erabiltzaile guztiei bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eten egingo dela urte berriarekin batera. Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek...
article thumbnailAstelehenetik ostiralera, azaroak 18 tik 22ra, ingurumen hezitzaileak egongo dira, kalean eta edukiontzien ondoan, birziklapenari buruzko eskuorri informatibo bat banatzen eta herritarren zalantzak argitzen. Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen gaikako bilketa igotzeko helburuarekin herritarren kontzientziaziorako...
article thumbnail  2018an, 1.334 tona paper eta kartoi jaso ziren Mankomunitateko 7 udalerrietan kokatutako 274 edukiontzietan. Hala ere, eskualdeko herrietan egindako karakterizazioen ostean, ondorioa da zarama‑edukiontzietara botatzen denaren %6-8 papera eta kartoia dela. Paper eta kartoizko hondakinak erraz birziklatzen dira baldin eta gure etxe eta saltokietan ondo sailkatu, eta gero edukiontzi urdinera...
article thumbnailBeste urte batez, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak Ekogune ikastaroak jarri ditu martxan urrian eta azaroan zehar. Guztira, ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten doako 7 ikastaro eskainiko dira: Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino Nola egin artisau-ogia ore ama erabiliz Errezeta...
Berri gehiago: Iraurkontasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia