Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Urdulizeko Ospitalearen sarbideentzat alternatibak bilatuko ditu Udalak

hiringitza banner

Urdulizeko Ospitalearen sarbideentzat alternatibak bilatuko ditu Udalak

Sopelako Udalak deituta, maiatzaren 5ean bilera bat antolatu zen Sopelako udaletxean hainbat erakundeetako ordezkarien artean, Urdulizeko eskualde Ospitaleko sarbideei koponbide integral bat denon artean bilatzeko asmoz. Bilera Saioa Villanueva Sopelako alkateak deitu zuen, eta honakoek parte hartu zuten: Imanol Leza Eusko Jaurlaritzako Garraioen Planifikazio, Ingurumen eta Lurralde Politika zuzendaria, Itziar Garamendi Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-Lan eta Garraio Saileko Foru diputatua, Javier Bilbao Urdulizeko alkatea, Eneko Zarraoa Osakidetzako Erosketa, Herri-Lan eta Zerbitzu Estrategikoen zuzendariordea, Manuel Tejada Bizkaiko Garraioen Partzuergoko gerentea eta Urak Bide enpresako Kimetz Etxebarria eta Hodei Zenikaonaindia (Sopelako Udalak gonbidatuta).

Aipatu bilera honetan, Saioa Villanueva Sopelako alkateak adierazi zuen Sopelako Udalarentzat Uribe Kostan horrelako azpiegitura bat eraikitzea positiboa dela eskualdearentzat. Haatik, ospitalearen zabaltzeak Sopelako auzokideei hainbat eragin negatibo sortu ahal dizkie, autoen joan-etorria handitu daitekeelako. Beraz, Villanuevak azpimarratu zuen proiektu honekin lotura duten erakunde guztiek eragin negatiboak gutxitzeko elkarlanean aritu behar direla: zarataren handitzea, kutsadura, mugikortasun arazoak e.a.

Gainontzeko erakundeen proposamena honakoa da: ospitalearen sarbideak Sopelako Olabide kaletik eta Larrabasterratik izatea. Aipatu kaleek herria zeharkatzen dute, eta beraz, semaforoak, zebrabideak, badenak eta bidegorriak dituzte, hori guztia auzokideen segurtasuna eta mugikortasuna bermatu nahian. Aipatu kalearen amaieran (Olabide kalean), errepide berri bat eraikitzea aurreikusten dute, baina horrek errepide berriarekin ere auto guztiek Sopela erdigunea gurutzatzen jarraitu beharko lukete.

Gainontzeko erakundeek kale horietatik kotxeen joan-etorria bideratu nahi dutela ikusita, eta Udalak kale horietako auzokideen eskubideak bermatu nahi dituenez, Udalak Urak Bide enpresa kontratatu du gai honen inguruko txosten tekniko bat egin dezan. Txosten horretan, alternatiba ezberdinak aztertuko dira: mugikortasuna orokorrean herrian, garraio publikoa, ospitalera heltzeko bide ezberdinak e.a. Hori guztia Hirigintza Antolamendurako Plangintza Orokor berrira gehituko litzateke. Txostenaren aurrekontua 19.481 eurokoa izango da.

Ekainean, Udalak gai honetaz informazioa zabalduko du, auzokideek Udalak duen informazioa ere eskura izan dezaten.

Eskaera Urdulizeko Udalari

Era berean, Saioa Villanueva Sopelako alkateak eskaera egin dio Urdulizeko Udalari, Osteiko sektoreko proiektuaren onarpena bertan behera utz dezan.

Proiektu horren urbanizazioak lanak aurreikusten ditu Sopelako udalerriaren barruan. Argi dago Urdulizeko Udalak bere eskumenekoak ez diren erabakiak hartu dituela, bere udalerritik kanpo lanak aurreikusi dituelako proiektu horretan. Beraz, eskubide osoz, proiektu hori eta proiektu horretan aurreikusitako edozein lan baliogabea da.

Gainera, sektore horretako Urbanizazio Eguneratzearen Programak dio sektore horretako Ejekuzio Sistema Hitzarmen-Batzarra izan behar duela. Haatik, Udal honek ez du inolako jakinarazpenik horren inguruan (Udala lursail batzuen jabea den arren).

Azkenik, Urdulizko Udalak sektore horretako jabeek dirua aurreratzea nahi dute, jabeek proiektua onartzeko aukerarik izan ez duten arren. Gainera ez dakite zenbatekoa izango den kopuru ekonomikoa, eta ez dute aukerarik izan dagokion Hitzarmen-Batzarrean parte hartzeko. 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailMetroaren bideetatik hurbil dauden Sugurdialde kaleko etxebizitza blokeak akustikoki babesteko helburuarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Sopelako Udalari jakinarazi dio datorren otsailaren 1ean hasiko dituela “Bilboko Metropoli-Trenbidearen 1. Lineako Larrabasterra-Sopela zatian pantaila akustikoak instalatzeko proeiktua” egiteko lanak.  Urtarrileko azken asteetan inguruko perimetroa itxi eta...
article thumbnail  Kontratu berria datozen asteetan esleituko da, eremu hauek herritarren erabilerarako eta gozamenerako egoera ezin hobean egotea lortzeko xedez. Horretarako 1,5 milioi euroko partida bat erreserbatu da. Baliabide materialetan egindako inbertsioetan hobekuntzak aurreikusten dira, bai eta plantilla handitzea ere, laneko une jakin batzuetan 11 langilek indartuko dutelarik. Besteak beste, kontratuak...
article thumbnailBehin-behineko jarduera da, kalea behin betiko berrantolatzeko partaidetza-prozesua gauzatu arte. Jarduketa honen bidez aisialdirako eta atsedenerako gune irisgarri eta seguruagoa lortu nahi da, inguruko merkataritza eta ostalaritza erabilerak indartuz. Oinezkoen segurtasuna areagotzeko eta inguruko bizilagunen eskarietako bat errealitate bihurtzeko, Sopelako Udalak Eleizalde kalea (Landa...
article thumbnailSopelako Udalak gaur, abenduak 17, hasi ditu Osteiko bidea eta Olabideko bidegurutze berria eraikitzeko lanak. Udalak 375.000 euro (BEZ barne) inguru inbertitu ditu lanak egitera. Urbanizazio proiektuak loturak egitea barne hartzen du Osteiko sektoreko bidearekin, Urdulizen, bai eta Larragoiti industrialdearen ondoan dagoenarekin ere, hiri-azpiegitura bat sortuz, bi udalerriak lotuko dituen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia