Herriaren erdigunean irisgarritasuna hobetzeko asmoz, prozesua abian

Sopelako Udalak prozesu berri bat abiatu du herriaren erdigunean irisgarritasuna eta bizitza-kalitatea hobetzeko asmoz.

Azken urteetan arlo honetan hainbat lan burutu dira Sopelan; oinezkoentzako gune berriak zabaldu, bidegorri sarea handitu e.a. Kasu honetan, norabide berean lanean jarraitzea da asmoa, herritarrekin batera hausnarketa eginez eta gaur egun dugun egoera hobetuz, konponbide berrien bidez.

Azken urteetan ere, bidegorri zati ezberdinak eraiki dira inguruko herrikoekin elkartuz eta herriko gune estrategikoak lotuz. Baina herrigunean ez da inolako lanik egin mugikortasun aldetik ez dagoelako konponbide errezik, kaleen zabalera dela eta. Bada, gaiari heltzeko unea iritsi da eta Udalak beharrezkoa ikusten du herrigunea eta herriko gune nagusiak (udaletxea, metro geltokiak, osasun-zentroa, ikastetxeak, hondartzak e.a.) sare horren baitan lotzea.

Epe labur batean, beraz, Udalak oinezkoentzako gune berri gehiago eta bidegorri sarea handitu gura du, bestelako konponbideak baztertu barik (bide ziklableak eta 30 guneak baztertu barik). Helburu horregaz, lehentasunezkoak izan daitezkeen lanen txostena egingo da, herritarrekin prozesu partehartzaile bat abiatuz.

Beraz, lehenik eta behin erdiguneko arazoen eta aukeren azterketa sakona egingo da auzokideekin batera, eta hiru interbentzio-gune zehaztuko dira.

Ikerketaren ondoren, 3 gune horietarako 3 aurreproiektu landuko dira. Prozesuaren amaieran proiektu hauek herrira zabalduko dira erakusketa parte-hartzaile baten bidez, eta herritarrek proiektuak baloratzeko aukera izango dute. Azkenik, balorazio guztien emaitzetatik gauzatuko den proiektua definituko da.

Prozesua abiatzeko, maiatzaren 15ean AURKEZPEN SAIOA egingo da udaletxeko sarreran, 19:00etan.

Ondoren, hurrengo aste bietan, herritarrei zuzendutako LAN-SAIO IREKIAK egingo dira. Honen helburu nagusia herritarrek herria nola bizi duten eta espazio komunetan elkarbizitza nolakoa den jasotzea da. Lehenengoa maiatzaren 22an izango da, 19:00etan udaletxeko sarreran. Bigarrena, herriko emakumeei eta euren beharrizan zehatzei zuzenduta, leku eta ordu berean izango da.

Bestetik, arlokako tailerrak ere burutuko dira: ikastetxeetan, jubilatuen egoitzan eta elkarteekin.

BILEREN EGUTEGIA HONAKOA IZANGO DA:

-Maiatzak 15, 19:00etan: aurkezpen irekia, udaletxeko hall-ean.

-Maiatzak 22, 19:00etan: tailer irekia, udaletxeko hall-ean.

-Maiatzak 28, 15:15ean: tailerra salerosleekin, udaletxeko hall-ean

-Maiatzak 28, 19:00etan: tailerra elkarteekin, udaletxeko hall-ean.

-Maiatzak 29, 19:00etan: tailerra emakumeekin, udaletxeko hall-ean.

-Maiatzak 30, 18:00etan: tailerra adinekoekin, jubilatuen egoitzan.

Sopelako Udalarentzat, kasu honetan ere auzokideen partehartzea ezinbestekoa da, denon artean herria hobetu dezagun.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA EZTABAIDAN PARTE HARTZEKO EGIN KLIK HEMEN, "SOPELA PERTSONEN GUNEA" FACEBOOK ORRIAN.