40 auzokide baino gehiago elkartu dira skate-park berriaren inguruko erabakiak hartzen hasteko
- Bisitak: 4385
Lehenik eta behin, Saioa Villanueva Sopelako alkateak proiektua zein egoeretan dagoen azaldu zuen. Gogoratu zuenez, hasiera batean Udalak azpiegitura hau Urko paduran eraiki nahi zuen, baina uholdeak sortzeko arriskua dagoenez eta leku oso hezea denez, aukera hau baztertu zuten, eta beraz, beste leku bat bilatu beharko da. Halaber, Udalak proiektu hau gauzatzeko 250.000 euroko diru-saila duela argitu zuen. Bestalde, Joseba Kortazar EHUko Parte Hartuz taldeko ikertzaileak talde dinamizatzaile honen metodologia partehartzailea zein izango den azaldu zuen.
Hurrengo asteetan, beraz, talde hau lanean jarriko da skate-parkaren inguruko erabakiak hartzeko. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!