Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Skate-park berria NON eta NOLA egingo dugun erabaki nahi duzu? Etorri martxoaren 14an Kurtziora!

hiringitza banner

Skate-park berria NON eta NOLA egingo dugun erabaki nahi duzu? Etorri martxoaren 14an Kurtziora!

Sopelako Udalak bilera antolatu du martxoaren 14an, ostirala, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean, honako helburuarekin: auzokideek osatutako talde bat sortzea Sopelan eraikiko den skate-park berriaren inguruan hausnartzeko eta erabakiak hartzeko.

Batez ere, talde honen kideek erabaki garrantzitsu bi hartu beharko dituzte. Lehenengoa skate-park berria NON eraiki behar den izango da. Hasiera batean skate-parkea Urko paduran eraikitzea aurreikusten zen, baina Udal Gobernuak aukera hori bertan behera utzi du, batez ere arrazoi bi direla medio:

-       URAk ezarritako mugek auker hau baztertzen zuten

-       Paduran hezetasun handia dago eta hori traba izango litzateke azpiegitura egoki bat eraikitzeko eta kirol hau praktikatzeko.

Hori dela eta, beharrezkoa da skate-park berria eraikitzeko kokagune berri bat bilatzea, eta lehenik eta behin Sopelako Udalak balizko erabiltzaileen iritzia jaso nahi du, eurek ere erabaki horretan parte har dezaten. Udalak, bere aldetik, proiektuaren informazio tekniko guztia jarriko du taldearen esku: egon daitezkeen muga tekniko, ekonomiko eta legalak, zeintzuk diren Udalak dituen lursailak, egon daitezkeen alternatibak e.a.

Urkoko paduraren kasuan, eremu honetan ezin denez inolako kirol-azpiegiturarik eraiki, Udalak eremu hau ekologikoki berreskuratzeko erabakia hartu zuen, paduraren aurreko itxura berreskuratu nahian, Larrabasterrari berdegune berri bat eskainiz. Proiektu hau eraikitze lanetan dago egun.

Bestalde, taldeak ere erabaki beharko du skate-parkea NOLAKOA izango den. Hau da, zer nolako ezaugarriak izango dituen, erabiltzaileen beharrizanen arabera. Udalak baldintza bakarra jarriko du: skate-parkea erabiltzaile mota ezberdinentzat pentsatua egon beharko du: adinen arabera, mailaren arabera e.a.

Azken urte bietako prozesu partehartzaileetan auzokideek (eta batez ere gazteek) azpiegitura hau etengabe eskatu dute. Sopelako Udalak 250.000 euroko diru-saila gorde du skate-parke berri honen eraikuntzarako.

Bilera hau ez da Sopelako Udalak antolatzen duen lehenengo auzo-bilera. Azken hilabeteetan Udalak hainbat bilera antolatu ditu herritarren partehartzea bultzatzeko asmoz, herritarrak udal erabakietan inplikatzeko esfortzua eginez. Besteak beste, honakoak antolatu dira: Urdulizeko ospitalaren sarbideen lotutako auzo-bilera, aurrekontu partehartzaileen auzo-bilerak, Jai Batzorde herrikoiaren bilera, Urko paduran antolatutako auzolana e.a.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailMetroaren bideetatik hurbil dauden Sugurdialde kaleko etxebizitza blokeak akustikoki babesteko helburuarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Sopelako Udalari jakinarazi dio datorren otsailaren 1ean hasiko dituela “Bilboko Metropoli-Trenbidearen 1. Lineako Larrabasterra-Sopela zatian pantaila akustikoak instalatzeko proeiktua” egiteko lanak.  Urtarrileko azken asteetan inguruko perimetroa itxi eta...
article thumbnail  Kontratu berria datozen asteetan esleituko da, eremu hauek herritarren erabilerarako eta gozamenerako egoera ezin hobean egotea lortzeko xedez. Horretarako 1,5 milioi euroko partida bat erreserbatu da. Baliabide materialetan egindako inbertsioetan hobekuntzak aurreikusten dira, bai eta plantilla handitzea ere, laneko une jakin batzuetan 11 langilek indartuko dutelarik. Besteak beste, kontratuak...
article thumbnailBehin-behineko jarduera da, kalea behin betiko berrantolatzeko partaidetza-prozesua gauzatu arte. Jarduketa honen bidez aisialdirako eta atsedenerako gune irisgarri eta seguruagoa lortu nahi da, inguruko merkataritza eta ostalaritza erabilerak indartuz. Oinezkoen segurtasuna areagotzeko eta inguruko bizilagunen eskarietako bat errealitate bihurtzeko, Sopelako Udalak Eleizalde kalea (Landa...
article thumbnailSopelako Udalak gaur, abenduak 17, hasi ditu Osteiko bidea eta Olabideko bidegurutze berria eraikitzeko lanak. Udalak 375.000 euro (BEZ barne) inguru inbertitu ditu lanak egitera. Urbanizazio proiektuak loturak egitea barne hartzen du Osteiko sektoreko bidearekin, Urdulizen, bai eta Larragoiti industrialdearen ondoan dagoenarekin ere, hiri-azpiegitura bat sortuz, bi udalerriak lotuko dituen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia