Otsailaren 12an, Urdulizeko Ospitalearen sarbideei buruzko auzo-bilera

Nondik helduko dira herritarrak Urdulizeko ospitalera?

Auzo bilera otsailaren 12an 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Urdulizen zabalduko den eskualdeko Ospitaleak, Osakidetzaren arabera, Uribeko 170.000 biztanleei zerbitzu emango die. Ondorioz, ospitaleko erabiltzaile askok Sopela zeharkatuko dute ospitalera heltzeko, eta horrek kalte eta arazoak sortu ahal dizkie Sopelako hainbat auzokideri.

Gauzak horrela, otsailaren 12an, asteazkena, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean Sopelako Udalak auzo-bilera antolatuko du, kaltetuak izan daitezkeen auzoetako bizilagunekin. 

ZATOZ, INFORMATU ETA PARTE HARTU!