Sopelako Udala - Sopelak animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza erregulatzaile berria du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza erregulatzaile berria du

hiringitza banner

Sopelak animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza erregulatzaile berria du

  • Helburua Sopelako udalerrian dauden animaliak babesteko, edukitzeko eta saltzeko arauak ezartzea da, animalien eta pertsonen bizikidetza harmonizatuz.
  • Zentzu horretan, Udala txakurrentzako aisialdirako hiru gune gaitu ditu.
  • Ordenantza berriaren beste lan-ildoetako bat CER metodoa aplikatzea da (atzematea, esterilizatzea eta itzultzea), kolonia felinoen kontrol eta kudeaketa etikorako.

Sopelak animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzailea berria du. Ordenantza berriaren helburua Sopelako udalerrian dauden animaliak babesteko, edukitzeko eta saltzeko arauak ezartzea da, animalien eta pertsonen arteko bizikidetza harmonizatuz ingurumen-osasunerako eta pertsonen eta ondasunen lasaitasunerako, osasunerako eta segurtasunerako egon daitezkeen arriskuekin.

Horretarako, animaliek tratuari, higieneari, zaintzari, babesari eta garraioari dagokienez jaso behar dituzten gutxieneko arretak finkatu dira, eta establezimendu espezializatuetan egoteari, osasun-arretari, merkaturatzeari eta salmentari buruzko arauak ezarri dira. Era berean, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoa arautzen da.

“Ordenantza berri honen bidez, abandonuaren eta animalien aurkako edozein tratu txarren aurkako borrokaren inguruan dugun konpromisoa indartu nahi izan dugu eta protokolo eraginkor bat ezarri dugu hori betetzeko”, nabarmendu du Josu Landaluze alkateak.

Aisialdirako guneak

Ordenantza berriak, "2013ko erabat zaharkitutako" ordenantza ordezkatzen du.  Iazko irailean hasi zen forma hartzen prozesu parte-hartzaile baten bidez. Prozesu horretan, eguneratu beharreko alderdiak definitu ziren eta herritarren ekarpenak jaso ziren. Ignacio Moreno Hirigintza, Obra eta Zerbitzu eta Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, “ekarpen horiek, funtsean, ordenantza berrian islatutako aldaketak dira, hala nola, katuen kolonien kontrola, txakurrentzako aisialdi guneen mugaketa, abereen eta herritarren arteko bizikidetza sustatzea eta  hizkuntza inklusiboaren erabilera sustatzea administrazioan".

Ildo horretan, Udalak amaitu ditu jada maskotentzako aisialdirako hiru gune egokitzeko lanak. Gune berri horiek Iturrieta parkean, Etxebarri kaleko parkean eta Iberrota kaleko parkean daude eta zinegotziak azaldu duenez “sartzeko ate bikoitza, 1,5 metroko altuera (txakurrek salto egin ez dezaten), erabiltzeko informazio-kartelak, bankuak eta ur-iturri bat dituzte inguruan”.

CER ezartzea

Ordenantza berriaren beste lan-ildoetako bat CER metodoa aplikatzea da (atzematea, esterilizatzea eta itzultzea), kolonia felinoen kontrol eta kudeaketa etikorako, gainpopulazioa saihesteko eta horien gizarteratze egokia bermatzeko.

Udalak, 20.000 euroko inbertsioaren bidez, irabazi-asmorik gabeko pertsona eta elkarteekin lankidetza sustatuko du, metodo hori aplikatzen zaien animalia guztien elikaduraz eta berariazko zaintzaz arduratu daitezen. Nabarmentzekoa da gobernu-taldeak jatekoa uzteko etxolak eta toberak ere jarri dituela, bide publikoan hondakinik ez sortzeko.

Lehenengo urrats gisa, ordenantza berrian oinarritutako katuen koloniei buruzko jarduketa- eta erregelamendu-protokolo bat ere garatu da, boluntarioen plataformekin eta Gureak Animali Elkartearekin adostuta. Era berean, elkarte honekin batera, Udalak koloniei arreta ematen denbora eman nahi duten herritar guztiak prestatuko ditu, kasu bakoitzean jarduteko moduak zein diren jakin dezaten.

ORDENANTZA OSOA HEMEN

ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN INGURUKO ALKATETZA DEKRETUA

 



 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Helburua Sopelako udalerrian dauden animaliak babesteko, edukitzeko eta saltzeko arauak ezartzea da, animalien eta pertsonen bizikidetza harmonizatuz. Zentzu horretan, Udala txakurrentzako aisialdirako hiru gune gaitu ditu. Ordenantza berriaren beste lan-ildoetako bat CER metodoa aplikatzea da (atzematea, esterilizatzea eta itzultzea), kolonia felinoen kontrol eta kudeaketa etikorako. Sopelak...
article thumbnailAldaketarik nabarmenenak Sipiri eta Mendieta kaleetan emango dira, noranzko bakarrekoak izatera pasatzen baitira. Mendieta zeharbide eta Haizeder noranzkoz aldatzen baita. Sopelaren ipar zonaldeko trafikoaren eskemaren berrantolaketa mugikortasun-planaren partaidetza-prozesuaren eta Sopeloztar Udalak egindako trafikoaren azterketaren emaitza da. Sopelako erdigunearen eraldaketa itxura hartzen ari da....
article thumbnailHorma-pintura ia 300 m2 eta 110 metro lineal dituen hiru hormez osatutako mural “limurtzailea” da, zerbait “argitsua, atsegina eta harmonikoa” erdiesteko beharrizanetik sortua. Hiru horma-irudiak Japoniako kultura tradizionalean oinarrituta daude eta kurriloaren bizi-zikloa osatzen dute. Horma bakoitzean ziklo honetako etapa zehatz bat ikus daiteke. Sopelako Udalak “Grulla sobre dorado” murala inauguratu du...
article thumbnailBizikleta Puntu berria Loroño kalean kokatu da, BI-634 errepidearen gaineko oinezkoen pasabidearen azpian, Barrikara bidean. Konponketa txikiak eta mantentze-lanak egin ahal izateko beharrezko erremintak ditu, hala nola gurpilak puztea edo aldatzea, torlojuak estutzea, balaztak doitzea edo ziztada bat konpontzea. Sopelak badu bizikletak garbitzeko eta mantentzeko lehen gunea. Udalak, Garraio...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia