Ekainaren 27an, herri-lanak Enrike Urrutikoetxea kaleko metroko zubian

Ekainaren 26an Metro Bilbao S.A.-k Sopelako Udalari jakinarazo dion legez, ekainaren 27an herri-lanak burutuko ditu Bilboko Metroak Larrabasterra eta Sopelako metro geltokien artean, zehazki, Enrike Urrutikoetxea kaleko errepideko beheko pasabidearen inguruetan, txukuntze-lanak direla eta. 

Metroak adierazo duenaren arabera, lanak egiteko bateatzeko makineria beharrezkoa izango da, eta hartara, zarata gehitu litekeela aurreikusten dute. Obraren ezaugarriak direla eta, zenbait lan gauez egin behar dira nahitaez, trenik ez dabilen orduetan, hain zuzen ere: 23:00etatik 06:00etara, lehen esandako lekuan.