Sopelako Udala - Sopelak "Grulla sobre dorado" murala inauguratu du udalerriko puntu beltz bati argitasuna emateko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak "Grulla sobre dorado" murala inauguratu du udalerriko puntu beltz bati argitasuna emateko

hiringitza banner

Sopelak "Grulla sobre dorado" murala inauguratu du udalerriko puntu beltz bati argitasuna emateko

  • Horma-pintura ia 300 m2 eta 110 metro lineal dituen hiru hormez osatutako mural “limurtzailea” da, zerbait “argitsua, atsegina eta harmonikoa” erdiesteko beharrizanetik sortua.
  • Hiru horma-irudiak Japoniako kultura tradizionalean oinarrituta daude eta kurriloaren bizi-zikloa osatzen dute. Horma bakoitzean ziklo honetako etapa zehatz bat ikus daiteke.

Sopelako Udalak “Grulla sobre dorado” murala inauguratu du astelehen honetan, Enrique Urrutikoetxea kalean, metroaren ondoan, udalerriko puntu beltzetako bat kentzeko eta beroni argitasuna emateko. Josu Landaluze alkateak adierazi duenez, “eremu horrek nahiko itxura goibela zuen, baina konposizio berri honekin kutsu koloretsuagoa, argitsuagoa eta atseginagoa hartuko du”.

Muralaren egile den Jon Mao pintore santurtziarraren hitzetan, “Grulla sobre dororado” “ia 300 m2 eta 110 metro lineal dituen hiru hormez osatutako mural limurtzailea da”. Horma-pintura hau zerbait “argitsua, atsegina eta harmonikoa” erdiesteko beharrizanetik sortzen da eta eremuaren itxura “modu iradokitzailean” eraldatu nahi du, “jendea pasiatzera gonbidatzeko eta pasabideak zeukan herstura sentsazioa ezabatzeko”.



“Pasabide hau inguratzen duten lorategiak izan ziren pixka bat inspiratu nindutenak naturak berriro ere ilunegi zegoen eremu hau berreskuratzen zuela pentsatzera. Helburua naturaren adeitasun hori berriro ekartzea zen, kurriloak bere zoriontasun eta positibismo konnotazioagatik duen sinbolismoaz baliatuz”, nabarmentzen du muralgileak.

Kurriloaren bizi-zikloa

Hiru horma-irudiak Japoniako kultura tradizionalean oinarrituta daude eta kurriloaren bizi-zikloa osatzen dute. Horma bakoitzean ziklo honetako etapa zehatz bat ikus daiteke. Segizio eta hazkuntzatik hasi eta migrazio luzeak hasteko milaka hegazti biltzen dituen kolonietaraino.

Kurriloa aukeratu izanaren arrazoiak nabarmentzerakoan, Maok dio “hilezkortasunaren txoria dela eta bizitza-luzeraren, bakearen eta gora-behera gabeko hegaldiaren ezaugarriekin irudikatu ohi dela” eta “guzti hori islatu nahi izan dut obran”.



Lan “titaniko eta korapilatsua”

Maok onartzen du obra konposatzeko prozesua, 2021eko irailean hasi zena, lan “titaniko eta korapilatsua” izan dela, obraren dimentsioengatik eta kokapen konplexuagatik, baina, aldi berean, guztiz “aberasgarria eta atsegingarria”. “Horma-irudiak pasabide batean daude, eta igarobidea konplexua eta konplikatua izan da; ondorioz, obraren bukaera espero baino gehiago luzatu da, baina uste dut jendea jabetu dela denbora beharrezkoa zela obra hau egiteko», onartu du.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailUdalak 800 m2 inguruko lursail bat alokatuko du Eleizbide kalean 35 plazako disuasio-aparkaleku bat gaitzeko. Aldi berean, Sipiri kalean lineako 17 aparkaleku berri jarriko dira 15-17-19-21 zenbakien parean. Proiektatutako neurri hauen helburua Artadi kalea aldez aurretik okupatzearen atzerapenak eragindako ondorioak arintzea da. Zabalbide kalea Artadi kalearekin lotuko duen bide bat...
article thumbnailEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailak argi berdea eman dio 2023ko lehen seihilekorako amaituta egotea aurreikusten den geltoki berriaren gaikuntzari. Etorkizuneko IAT zerbitzugunea egongo den orubea egokituz hasi dira lanak. Gaur egun, garbiketako, sasiak garbitzeko eta lurrak egokitzeko lanak egiten ari dira. Sopelako ibilgailuen estazio tekniko berria egokitzeko lanak abian dira....
article thumbnail Helburua Sopelako udalerrian dauden animaliak babesteko, edukitzeko eta saltzeko arauak ezartzea da, animalien eta pertsonen bizikidetza harmonizatuz. Zentzu horretan, Udala txakurrentzako aisialdirako hiru gune gaitu ditu. Ordenantza berriaren beste lan-ildoetako bat CER metodoa aplikatzea da (atzematea, esterilizatzea eta itzultzea), kolonia felinoen kontrol eta kudeaketa etikorako. Sopelak...
article thumbnailAldaketarik nabarmenenak Sipiri eta Mendieta kaleetan emango dira, noranzko bakarrekoak izatera pasatzen baitira. Mendieta zeharbide eta Haizeder noranzkoz aldatzen baita. Sopelaren ipar zonaldeko trafikoaren eskemaren berrantolaketa mugikortasun-planaren partaidetza-prozesuaren eta Sopeloztar Udalak egindako trafikoaren azterketaren emaitza da. Sopelako erdigunearen eraldaketa itxura hartzen ari da....
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia