Sopelako Udala - Akilino arriola erdi-onezkotzeko proiektuaren garapenaren lizitazioa gauzatu da

Akilino arriola erdi-onezkotzeko proiektuaren garapenaren lizitazioa gauzatu da

Sopelako erdigunean oinezkoentzako gune zabal bat sortzeko proiektuak aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Udalak Akilino Arriola, Doctor Landa eta Eleizalde kaleak Zipiriñe ikastetxeraino erdi-oinezkotzeko proiektuaren garapena lizitatu du. Proiektu honen helburua kalea oinezkoei uztea da, eta, aldi berean, merkataritza-jarduera bultzatzea.

Nabarmentzekoa da proiektu hau garatzeko herritarren ekarpenak kontuan hartuko direla. “Joan den abenduaren 23an, proiektua idazteko eta obra lizitatzeko eskaintza guztiak jaso ziren. Proiektu horretan, herritarren ideiak eta ekarpenak hartuko dira kontuan; herritarren sentsibilitatearekin eta beharrekin eta Merkatarien Elkartearekin adostutako proiektua izango da”, nabarmendu dute Udaletik. Behin betiko proiektua eskuragarri dagoenean, udalaren aurreikuspena “lanak 2022an zehar hastea” da.

1,2 milioi inguruko aurrekontua aurreikusi da eta horren barruan sartzen dira kaleak urbanizatzeko lan guztiak, asfalto inprimatu baten aplikazioa, galtzada-harrizko eremuak, hiri-altzariak berritzea, bankuak jartzea, etab.

Lehen fasea

Aipatu behar da joan den udan, Udalak behin-behineko lehen fase bat jarri zuela abian Akilino Arriola kaleko eremuaren zirkulazio-eskema berrantolatuz. Eskema hori Loiola Ander Deunatik Udaletxe plazaren bidegurutzeraino doa. Horretarako, aparkalekuak kendu ziren eta gainera, zirkulazioaren noranzkoetako bat kendu zen, oinezkoentzako eta bizikletentzako aisialdi-guneak zabaltzeko.