Sopelako Udala - Akilino arriola erdi-onezkotzeko proiektuaren garapenaren lizitazioa gauzatu da
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Akilino arriola erdi-onezkotzeko proiektuaren garapenaren lizitazioa gauzatu da

hiringitza banner

Akilino arriola erdi-onezkotzeko proiektuaren garapenaren lizitazioa gauzatu da

Sopelako erdigunean oinezkoentzako gune zabal bat sortzeko proiektuak aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Udalak Akilino Arriola, Doctor Landa eta Eleizalde kaleak Zipiriñe ikastetxeraino erdi-oinezkotzeko proiektuaren garapena lizitatu du. Proiektu honen helburua kalea oinezkoei uztea da, eta, aldi berean, merkataritza-jarduera bultzatzea.

Nabarmentzekoa da proiektu hau garatzeko herritarren ekarpenak kontuan hartuko direla. “Joan den abenduaren 23an, proiektua idazteko eta obra lizitatzeko eskaintza guztiak jaso ziren. Proiektu horretan, herritarren ideiak eta ekarpenak hartuko dira kontuan; herritarren sentsibilitatearekin eta beharrekin eta Merkatarien Elkartearekin adostutako proiektua izango da”, nabarmendu dute Udaletik. Behin betiko proiektua eskuragarri dagoenean, udalaren aurreikuspena “lanak 2022an zehar hastea” da.

1,2 milioi inguruko aurrekontua aurreikusi da eta horren barruan sartzen dira kaleak urbanizatzeko lan guztiak, asfalto inprimatu baten aplikazioa, galtzada-harrizko eremuak, hiri-altzariak berritzea, bankuak jartzea, etab.

Lehen fasea

Aipatu behar da joan den udan, Udalak behin-behineko lehen fase bat jarri zuela abian Akilino Arriola kaleko eremuaren zirkulazio-eskema berrantolatuz. Eskema hori Loiola Ander Deunatik Udaletxe plazaren bidegurutzeraino doa. Horretarako, aparkalekuak kendu ziren eta gainera, zirkulazioaren noranzkoetako bat kendu zen, oinezkoentzako eta bizikletentzako aisialdi-guneak zabaltzeko.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailBizikleta Puntu berria Loroño kalean kokatu da, BI-634 errepidearen gaineko oinezkoen pasabidearen azpian, Barrikara bidean. Konponketa txikiak eta mantentze-lanak egin ahal izateko beharrezko erremintak ditu, hala nola gurpilak puztea edo aldatzea, torlojuak estutzea, balaztak doitzea edo ziztada bat konpontzea. Sopelak badu bizikletak garbitzeko eta mantentzeko lehen gunea. Udalak, Garraio...
article thumbnailSopelako erdigunean oinezkoentzako gune zabal bat sortzeko proiektuak aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Udalak Akilino Arriola, Doctor Landa eta Eleizalde kaleak Zipiriñe ikastetxeraino erdi-oinezkotzeko proiektuaren garapena lizitatu du. Proiektu honen helburua kalea oinezkoei uztea da, eta, aldi berean, merkataritza-jarduera bultzatzea. Nabarmentzekoa da proiektu hau garatzeko herritarren ekarpenak...
Bidegorri berriaren obrak lizitatu dira
2022eko urtarrilaren 07a
article thumbnailSopelako Udalak Loroñoko behealdea lotuko duen bidegorri berriaren obrak egiteko kontratua lizitatu du, pasabidetik, Mendietarekin hasi eta Kurtzio pareraino joango dena. Guztira 221.270,96 euroko zenbatekoarekin, marraztutako trazadurak udalerriaren erditik zeharkatuko du, udaletxearen paretik, bi puntuak lotzeko. Lan horiek markatutako helburuen barruan sartzen dira, desplazamendu horiek...
article thumbnailJoan den maiatzean, 1.216.511,05 €-ko zenbatekoan esleitu zen Sopelako kaleen garbiketa jasangarriko zerbitzua datozen 3 urteetarako, zerbitzuaren kalitate hobea lortzeko hobekuntza batzuk barne. Kontratu honek 9 pertsona ditu egunero lanean, bai eta baliabide material, elektriko eta jasangarriagoak ere, kontratu horri atxikitako langileentzako lan-baldintza hobeak zainduz, gure kaleetan...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia