Hobekuntzak garbiketa jasangarriko zerbitzuan
- Azken eguneraketa: 2021eko irailaren 28a
- Bisitak: 3585
Joan den maiatzean, 1.216.511,05 €-ko zenbatekoan esleitu zen Sopelako kaleen garbiketa jasangarriko zerbitzua datozen 3 urteetarako, zerbitzuaren kalitate hobea lortzeko hobekuntza batzuk barne. Kontratu honek 9 pertsona ditu egunero lanean, bai eta baliabide material, elektriko eta jasangarriagoak ere, kontratu horri atxikitako langileentzako lan-baldintza hobeak zainduz, gure kaleetan garbiketa-maila handiagoa lortzeko.
Baliabide material berri hauetako batzuk, hala nola xurgagailu elektriko moderno bi edo eremu periferikoetara azkar eta segurtasunez joateko triziklo elektriko bat, dagoeneko funtzionatzen ari dira garbiketako langileen eta udaleko arduradunen gogobetetasunez. Beste batzuk, entregatzeko epe luzeak direla-eta, funtzionamenduan jartzetik gertu daude, esate baterako, garbigailu elektriko berri bat edo "karcher" motako ur beroko hidrogarbitzailea duen furgoneta elektriko bat, gure udalerriko garbiketa-beharretarako prest egongo direnak.
Horrez gain, hustutegien garbiketa-zerbitzua indartu da, aurreko kontratuan baino % 25 baliabide gehiagorekin indartuz.
Zerbitzuak maskoten jabeen jarrera zibikoak sustatzeko plan bat ere jasotzen du, gorotzek espazio publikoetan duten eragina minimizatzeko.