Larrabasterrako mugikortasun-eredua diseinatzeko prozesua abiarazi da
- Azken eguneraketa: 2021eko uztailaren 05a
- Bisitak: 13507
Beharrak eta lehentasunak zehazteko eta inguruko herritarren kezkak ezagutzeko, Larrabasterrako mugikortasunari buruzko prozesua abiaraziko da uztailean.
Prozesua gaur, uztailaren 5ean, hasiko da eta 25era arte iraungo du. Kartelak jarriko dira Larrabasterrako hainbat puntutan dauden paneletan, hasierako proposamenari buruzko informazio zehatzarekin.
Parte hartu nahi duten guztiek beren iritziak helarazi ahal izango dituzte HEMEN eskuragarri dagoen galdetegi birtual baten bidez.
Gainera, Karmengo jaietan, uztailaren 16an (ostirala) eta 17an (larunbata) informazio gune bat jarriko da Urgitxieta Plazan. Bertan, inguruko mugikortasunaren inguruko ekarpenak egin ahal izango dira eta Sopelako haurrek Larrabasterrako kaleak nolakoak izatea nahi duten zehaztu ahal izango dute.
Zentzu honetan, uztailaren 20an, 17:30etan, Kurtzio Kultur Etxean egingo den eraikuntza tailerrean ere parte hartu ahal izango da.
Prozesu hau orain hasiko da, baina uda ostean Sopelako goialdean jarraituko du, modu globalagoan.
Larrabasterra eremuan, mugikortasun-proiektuak 3 alderdiri erantzun nahi die funtsean:
Lehenik eta behin, Landaida merkataritza-gunea dela-eta Gatzarriñe kalean trafikoa areagotzearen arazoari eta Urdulizko Ospitaleak sortzen duen fluxuari erantzutea eta konponbideak proposatzea.
Bigarrenik, Abaro sektorearen inguruko sarrerak hobetzeko eta etorkizunean Iberre institutua handitzeko aukerak landuko dira, bai eta Loiolako Ander Deuna kalea boulevarizatzea ere, gaur egun Uribe Kostako hondartzetara eta beste udalerri batzuetara igarotzeko zirkulazioaren ardatza baita.
Parte hatzeko klikatu HEMEN.
Informazio kartelak eskuragarri daude HEMEN.