Sopelako Udalak Lizarre eremuko trafikoa berrantolatuko du
- Azken eguneraketa: 2021eko uztailaren 01a
- Bisitak: 8613
Sopelako Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak Lizarre inguruko trafikoaren eskema berrantolatzea aztertzen ari da.
Inguru horretako trafikoaren egiturak bi norabidetan ditu bide gehienak eta beraz, ibilgailuen zirkulaziorako erreiak murrizteko aukera zabaltzen da, haren kudeaketa baldintzatu gabe, azalera berria aprobetxatzeko aparkalekuen hornidura handituz.
Udalak aztertzen duen neurria Lizarre kalean errei bat kentzea da, metro geltokitik Errakabide kaleraino, eta Errekabide kalean bertan Lizarretik biribilguneraino. Gainera, metro-geltokiaren ondoko bidegurutzea berrantolatuko da, bide-segurtasuna areagotuz.
Era berean, bi kale horietako bideetan aparkalekuen konfigurazioa aldatzeko azalera erabilgarri berria erabiltzea planteatzen da, plazak lineatik bateriara aldatuz.
Aldaketa honen bidez, metro-geltokiaren inguruan 40 aparkaleku berri sortzea proposatzen da, disuasio-aparkaleku gisa erabili ahal izateko eta horrela, garraio publikoaren erabilera sustatzeko.
Auzotarren proposamena
Bestalde, auzotarrek proposatuta, Lizarre kaleko 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 zenbakietako garajeetako ibilgailuen irteeraren zirkulazio-erregulazio berria egingo da.
Proposamen honen bidez, bi noranzko egingo dira garajeen sarreraraino, gaur egun noranzko bakarra baitago bertan.
Horrela, auzoko 85 ibilgailuri sarbidea errazten zaie, udalerritik irteteko ibilbide luzeagoa egitea saihestuz, eta Lizarre kaletik eta Olabide kaletik igarotzea saihestuz.