Sopelako Udala - Udalak herriko berdeguneak eta bide publikoak mantentzeko kontratua hobetu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak herriko berdeguneak eta bide publikoak mantentzeko kontratua hobetu du

hiringitza banner

Udalak herriko berdeguneak eta bide publikoak mantentzeko kontratua hobetu du

 

  • Kontratu berria datozen asteetan esleituko da, eremu hauek herritarren erabilerarako eta gozamenerako egoera ezin hobean egotea lortzeko xedez. Horretarako 1,5 milioi euroko partida bat erreserbatu da.
  • Baliabide materialetan egindako inbertsioetan hobekuntzak aurreikusten dira, bai eta plantilla handitzea ere, laneko une jakin batzuetan 11 langilek indartuko dutelarik.
  • Besteak beste, kontratuak lorategiak eta parkeak zaintzea, berdeguneak eta urmaelak garbitzea, hiriko zuhaiztiak eta lorategiak mantentzea barne hartzen ditu.

Joan den abenduaren erdialdean, Udalak, kontratuaren zenbatekoa eta lan bolumena kontuan hartuta, 2021. urte honetan garrantzitsuenetakotzat jotzen den lizitazio-prozesu berri bati ekin zion: udalerriko lorategien eta bide publikoen mantentze jasangarrirako zerbitzua. Zerbitzu berria abian jartzeko erreserbatutako lizitazio-aurrekontua 1.478.890 eurokoa da, BEZa barne (ia milioi erdi euro urtean), eta kontratuak hiru urte iraungo du. Proposamenak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 21ean amaituko da. Data horretatik aurrera, beraz, proposamenak aztertzeko faseari emango zaio hasiera.  

Josu Landaluze Sopelako alkatea pozik agertu da datozen 3 urteetan udalerriko parkeak, lorategiak eta berdeguneak kontserbatzeko, mantentzeko eta garbitzeko zerbitzu hobea izateko urrats hau eman delako. "Gure lehentasuna gune hauek kontserbazio egoera onenean mantentzea da, sopeloztar guztiek espazio hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Kontratu berri honen esleipenak hainbat hobekuntza ekarriko ditu gure berdeguneen diseinu, egoera eta estetikari dagokienez, eta hobekuntza horiekin auzotarren eskaerei erantzun nahi diegu", esan du alkateak. Udal gobernuak, aurkeztutako eskaintzak aztertu ondoren, zerbitzu berria Aste Santuaren ondoren martxan egotea espero du.

Kontratu berriak dakarren berrikuntza nagusietako bat plantilla indartzea da. Gaur egun plantillan 5 lorezain, 2 lorezain laguntzaile eta arduradun bat daude, eta hauek subrogatuko dira. Une oro, langile hauek gehi beste langile bat gehiago, izango dira zerbitzuko gutxieneko langileak, eta bajak eta oporrak aldi baterako langileekin beteko dituzte, zerbitzuan aldi berean 9 pertsona lanaldi osoan izan daitezen une oro. Gainera, errefortzuko 2 pertsona sartuko dira lanaldi osoan, apiriletik ekainera bitartean, hau da, lan gehien egiten den garaian, aldi berean 11 pertsona lanean egon daitezen. Era berean, giza baliabide gehiago izateaz gain, baliabide materialak ere hobetu egingo dira, makineria berrituz, zerbitzu hobea eskaini ahal izateko, udalerriko kaleen, parkeen eta gainerako espazio publikoen irudian modu positiboan eraginez.

Egin beharreko zerbitzuak:

Zerbitzuaren garapenari dagokionez, Sopelako hiriguneko parkeak, lorategiak eta berdegune publikoak kontserbatzeaz eta mantentzeaz ari gara, bai eta biribilguneak eta bide-zuhaiztiak zaintzeaz ere. Horietan, eremu horiek erabilera eta gozamen publikorako egoera ezin hobean egoteko beharrezkoak diren lorezaintza-teknika guztiak gauzatuko dira, eta, gainera, eremu hori osatzen duten elementuen balio botanikoa eta apaingarria edertzen eta hobetzen lagunduko da. Egingo diren mantentze-lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: 

 

  • Berdeguneak, urmaelak eta ur-xaflak garbitzea.
  • Berdeguneak moztea.
  • Berdeguneak eta bertako gainerako landareak ureztatzea.
  • Lorategiak ureztatzea.
  • Mendiguneen eta zuhaiztien ertzak kontserbatzea, eratzea eta zaintzea.
  • Birjarri beharreko lerrokatze-zuhaitzak
  • Parterreak kontserbatzea eta landatzea.
  • Zuhaixken, heskaien eta mintegien inausketak eta errektoreak.
  • Lorategien mantentze-lanak: guztira 184.
  • Lerrokatze-zuhaitzak lantzea, mantentzea eta inaustea.
  • Berdeguneetako, txorkoetako eta lorategietako ongarri mineralak.

Urtean 4 aldiz, arekak garbitu eta eratuko dira, bai eta galtzadetako eta 40 bide inguruko alboetako belar-sastrakak ere.

Halaber, kontratu berriak, alde batetik, berdeguneen eta hiri-zuhaiztien egungo egoeraren diagnostikoa jasotzen du, eta, bestetik, zerbitzua garatzeko eta antolatzeko programa bat egitea. Enpresa esleipendunak prestakuntza saio osagarriak ere antolatuko ditu langileen trebakuntza hobetzeko, eta, era berean, ingurumen-plan bat gauzatuko du. Plan horretan, ingurumenaren gaineko eragina murriztuko duten baliabideak, materialak eta produktuak erabiltzea aurreikusiko da, bai erregai ekologikoak erabiltzeagatik, bai zaratak gutxitzeagatik, etab.

 

 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailMetroaren bideetatik hurbil dauden Sugurdialde kaleko etxebizitza blokeak akustikoki babesteko helburuarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Sopelako Udalari jakinarazi dio datorren otsailaren 1ean hasiko dituela “Bilboko Metropoli-Trenbidearen 1. Lineako Larrabasterra-Sopela zatian pantaila akustikoak instalatzeko proeiktua” egiteko lanak.  Urtarrileko azken asteetan inguruko perimetroa itxi eta...
article thumbnail  Kontratu berria datozen asteetan esleituko da, eremu hauek herritarren erabilerarako eta gozamenerako egoera ezin hobean egotea lortzeko xedez. Horretarako 1,5 milioi euroko partida bat erreserbatu da. Baliabide materialetan egindako inbertsioetan hobekuntzak aurreikusten dira, bai eta plantilla handitzea ere, laneko une jakin batzuetan 11 langilek indartuko dutelarik. Besteak beste, kontratuak...
article thumbnailBehin-behineko jarduera da, kalea behin betiko berrantolatzeko partaidetza-prozesua gauzatu arte. Jarduketa honen bidez aisialdirako eta atsedenerako gune irisgarri eta seguruagoa lortu nahi da, inguruko merkataritza eta ostalaritza erabilerak indartuz. Oinezkoen segurtasuna areagotzeko eta inguruko bizilagunen eskarietako bat errealitate bihurtzeko, Sopelako Udalak Eleizalde kalea (Landa...
article thumbnailSopelako Udalak gaur, abenduak 17, hasi ditu Osteiko bidea eta Olabideko bidegurutze berria eraikitzeko lanak. Udalak 375.000 euro (BEZ barne) inguru inbertitu ditu lanak egitera. Urbanizazio proiektuak loturak egitea barne hartzen du Osteiko sektoreko bidearekin, Urdulizen, bai eta Larragoiti industrialdearen ondoan dagoenarekin ere, hiri-azpiegitura bat sortuz, bi udalerriak lotuko dituen...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia