Sopelako Udala - Sopelak, behin behinean, oinezkoen alde bihurtu du Eleizalde kalea

Sopelak, behin behinean, oinezkoen alde bihurtu du Eleizalde kalea

Oinezkoen segurtasuna areagotzeko eta inguruko bizilagunen eskarietako bat errealitate bihurtzeko, Sopelako Udalak Eleizalde kalea (Landa Doktorearen bidegurutzeraino)  behin behinean oinezkoentzako alde bihurtzeko lanak amaitu ditu. Modu honetan espazioa aisialdirako eta atsedenerako gune seguruagoa lortu nahi da, inguruko merkataritza eta ostalaritza erabilerak indartuz. Hala, Eleizalde kalea oinezkoentzako eremu bihurtu da, eta, dagoeneko, lasaiago ibiltzeko eta ingurune irisgarriago batez gozatzeko aukera dago.

Udalerriko hainbat gunetan mugikortasuna hobetzeko egiten ari garen azterketaren baitan kokatzen den neurrietako bat da. Proiektu pilotua da, behin-behineko jarduketa, harik eta kalea behin betiko berrantolatzeko parte-hartze prozesua burutu arte”, adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Azken asteetan, bide-seinaleztapena, zoladura fresatu eta kartelak jarri dira, oinezkoen eta garajeetara sartzeko lehentasuna islatzeko. Kalea oinezkoentzat jartzearekin, aparkatzeko hamar plaza kendu dira eta erdigune lasaiago, iraunkor eta seguruago baten aldeko apustua egiten da.