Sopelako Udala - Sopelak, behin behinean, oinezkoen alde bihurtu du Eleizalde kalea
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak, behin behinean, oinezkoen alde bihurtu du Eleizalde kalea

hiringitza banner

Sopelak, behin behinean, oinezkoen alde bihurtu du Eleizalde kalea

  • Behin-behineko jarduera da, kalea behin betiko berrantolatzeko partaidetza-prozesua gauzatu arte.
  • Jarduketa honen bidez aisialdirako eta atsedenerako gune irisgarri eta seguruagoa lortu nahi da, inguruko merkataritza eta ostalaritza erabilerak indartuz.

Oinezkoen segurtasuna areagotzeko eta inguruko bizilagunen eskarietako bat errealitate bihurtzeko, Sopelako Udalak Eleizalde kalea (Landa Doktorearen bidegurutzeraino)  behin behinean oinezkoentzako alde bihurtzeko lanak amaitu ditu. Modu honetan espazioa aisialdirako eta atsedenerako gune seguruagoa lortu nahi da, inguruko merkataritza eta ostalaritza erabilerak indartuz. Hala, Eleizalde kalea oinezkoentzako eremu bihurtu da, eta, dagoeneko, lasaiago ibiltzeko eta ingurune irisgarriago batez gozatzeko aukera dago.

Udalerriko hainbat gunetan mugikortasuna hobetzeko egiten ari garen azterketaren baitan kokatzen den neurrietako bat da. Proiektu pilotua da, behin-behineko jarduketa, harik eta kalea behin betiko berrantolatzeko parte-hartze prozesua burutu arte”, adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Azken asteetan, bide-seinaleztapena, zoladura fresatu eta kartelak jarri dira, oinezkoen eta garajeetara sartzeko lehentasuna islatzeko. Kalea oinezkoentzat jartzearekin, aparkatzeko hamar plaza kendu dira eta erdigune lasaiago, iraunkor eta seguruago baten aldeko apustua egiten da.

 

 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail  Beharrak eta lehentasunak zehazteko eta inguruko herritarren kezkak ezagutzeko, Larrabasterrako mugikortasunari buruzko prozesua abiaraziko da uztailean.Prozesua gaur, uztailaren 5ean, hasiko da eta 25era arte iraungo du. Kartelak jarriko dira Larrabasterrako hainbat puntutan dauden paneletan, hasierako proposamenari buruzko informazio zehatzarekin.Parte hartu nahi duten guztiek beren iritziak...
article thumbnail  Sopelako Udalak iturri bat jarri du Skate Park-ean, erabiltzaileek freskatzeko aukera izan dezaten eta, aldi berean, plastikozko botilen erabilera saihesteko.Horretarako, 340 metroko zanga egin da egungo galtzadaren edo bidearen ertzetik, ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena eragiteko, ura eraman ahal izateko.Era berean, bi paperontzi gehitu dira, leku horretako erabiltzaileek beren...
article thumbnail  Sopelako Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak Akilino Arriola kaleko trafiko-eskema berrantolatzea proposatzen du.Horrela, kaleari oinezkoentzako izaera emateko, zirkulazioaren noranzkoetako bat kendu eta oinezkoentzako eta bizikletentzako aisialdi-guneak zabaldu nahi dira. Gaur egun, kaleak bi noranzkoko galtzada du, bai eta 2.00 eta 2.50 metro arteko zabalera duten espaloiak ere, eta horrek...
article thumbnailSopelako Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak Lizarre inguruko trafikoaren eskema berrantolatzea aztertzen ari da.Inguru horretako trafikoaren egiturak bi norabidetan ditu bide gehienak eta beraz, ibilgailuen zirkulaziorako erreiak murrizteko aukera zabaltzen da, haren kudeaketa baldintzatu gabe, azalera berria aprobetxatzeko aparkalekuen hornidura handituz.Udalak aztertzen duen neurria Lizarre...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia