Sopelako Udala - Hasita Osteiko bidea eta Olabideko elkargunea eraikitzeko lanak

Hasita Osteiko bidea eta Olabideko elkargunea eraikitzeko lanak

Sopelako Udalak gaur, abenduak 17, hasi ditu Osteiko bidea eta Olabideko bidegurutze berria eraikitzeko lanak. Udalak 375.000 euro (BEZ barne) inguru inbertitu ditu lanak egitera. Urbanizazio proiektuak loturak egitea barne hartzen du Osteiko sektoreko bidearekin, Urdulizen, bai eta Larragoiti industrialdearen ondoan dagoenarekin ere, hiri-azpiegitura bat sortuz, bi udalerriak lotuko dituen elkargune berri bat, sarbide egoki eta koordinatu batzuen bidez.

Udal gobernuaren aurreikuspenen arabera, obrek 3 eta 4 hilabete arteko iraupena izango dute. Halaber, Olabide kaleko bide-segurtasuna bermatzeko Udalak beste 20.000 euro bideratu zituen zoladura konpontzeko eta egokitzeko lanak egiteko.


Informazio guztia eta proiektuaren deskribapena, honako albistean kontsultatu dezakezue, urriaren 2an argitaratutakoa: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/sopela-presentacion/122-berriak/sopela/3451-sopelako-udalak-urrats-berri-bat-eman-du-osteiko-bidea-eta-olabideko-elkargunea-eraikitzeko