Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Larrabasterran segurtasun neurriak jartzeko eskaera

hiringitza banner

Larrabasterran segurtasun neurriak jartzeko eskaera

Sopelako Udalak baimena eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari oinezkoen lau igarobide goratu titulartasun forala duten BI-634 eta BI-3124 errepideetan jartzeko, bertako auzokideen irisgarritasuna, segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko asmoz.

Sopelako alkateak, Saioa Villanuevak, eskutitz bat bidali zion ekainaren 3an Mikel Iriondori, Bizkaiko Foru Aldundiko Bide-azpiegituren zuzendari orokorrari. Bertan, aipatu baimenak eskatu dizkio alkateak, “udalerri honetan gaur egun ditugun bide-azpiegituren problematika dela medio, eta kontuan hartuta azpiegitura horiek oso garrantzitsuak direla”.

Izan ere, azken urteetan hainbat istripu jazo dira Larrrabasterra igarotzen duen errepide honetan. Hori dela eta, Sopelako Udaleko maiatzeko ohiko udalbatzak aurrekontu moldaketa bat onartu zuen, lau igarobide horiek eraikitzeko 12.100 euroko diru-saila bideratuz, BEZ barne. Udalak gastu horren ardura hartuko luke.

Igarobideak honakoak izango liratezke:

BI-634 foru‑errepideari dagokionez

Oinezkoen igarobide goratua jartzea Sopelako Larrabasterra auzoko Loiola Ander Deuna 71ren parean.

Oinezkoen igarobide goratua jartzea Sopelako Larrabasterra auzoko Loiola Ander Deuna 42ren parean.

Oinezkoen igarobide goratua jartzea Sopelako Larrabasterra auzoko Loiola Ander Deuna 28ren parean.

BI-3124 foru‑errepideari dagokionez

Oinezkoen igarobide goratua jartzea Sopelako Argaluza auzoko Gatzarriñe 41en parean, PK 20.116an.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko. Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere...
article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen du.  ...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia