Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Iberre kaleko eta Arrietara etorbideko asfaltatze eta konponketa lanak lehiaketara atera ditu

hiringitza banner

Sopelako Udalak Iberre kaleko eta Arrietara etorbideko asfaltatze eta konponketa lanak lehiaketara atera ditu

  • Udalak guztira, 199.951 euro (BEZ barne) inbertituko ditu 25 eguneko iraupena izango duten hobekuntza lanak egiteko.
  • Zirkulazioaren segurtasuna, erabiltzaileen erosotasuna eta zoladuraren iraunkortasuna bermatu nahi da.
  • Gogorarazi beharra dago, Udalak 375.000 euroko partida bat erreserbatuta duela Osteikoko bidea luzatzeko lanak egiteko eta Larragoiti industrialdearen ingurua hobetzeko Olabiden.

Sopelako Udalak lanean jarraitzen du sopeloztarren segurtasuna bermatzeko eta, ildo horretan, ibilgailuen trafiko handia xurgatzen duten bi bide asfaltatu eta egokitzeko lanak esleitzeko kontratazio prozesua hasi du: Iberreko errepidea, erdigunea Larrabasterrarekin lotzen duena, eta Arrietara hondartzara daraman etorbidea. Sopelako Udalak guztira, 199.951 euro (BEZ barne) inbertituko ditu 25 eguneko iraupena izango duten hobekuntza lan horiek egiteko.

Iberre kalearen kasuan, bide hori Urgitxieta eta Gatzarriñerekin lotzen duen biribilgunetik Akilino Arriolarekiko bidegurutzera igo arte jardungo da. Arrietara etorbideko hobekuntzak zabalagoak izango dira. Hobetuko den lehen zatia hondartzako aparkalekua eta Indian parean dagoen biribilgunea lotzen dituen errepidea izango da. Bigarren tartea aipatutako biribilgunetik Loiola Ander Deunako bidegurutzeraino izango da.

Gaur egun, bi bideak zertxobait hondatuta daude eta errodadura-geruzek akatsak dituzte. “Jarduketa honen helburu nagusia bi bideak erabiltzaileentzat segurtasun eta erosotasun handiagoz hornitzea da. Bideen baldintzak hobetzeko beharra zegoen, egoera txarrean baitzeuden, jasan duten trafiko handia dela eta; beraz, zolatu beharra zegoen. Horrela, herritarren eskaera nagusietako bati erantzuten diogu”, azpimarratu du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Modu honetan, lanak asfalto-geruzarik zigortuena fresaketa bidez kentzean oinarrituko dira eta gero, zorua material egokiz eta orain dauden antzekoekin berrituko da. Kale horiek taldekatu egin dira lanak egin ahal izateko eta, hartara, ibilgailuen, oinezkoen edota herriko jardueretan ahalik eta kalte gutxien sorrarazteko. Bi errepideek bi bide dituzte, beraz, lehenengo eta behin, batean egingo da lan, bestea trafikoarentzako libre utziz.

Gogorazi beharra dago, urriaren hasieran Udalak jakinarazi zuela 375.000 euroko partida bat erreserbatu zuela Urdulizko Ospitalera iritsiko den Osteikoko bidea luzatzeko lanak egiteko eta Olabideko Larragoiti industrialdearen ingurua hobetzeko, bi udalerriak sarbide seguruagoen bidez lotuko dituen elkargune berri bat sortuz. Udalak aurreikusten du obra horiek urte amaieran edo 2021. urtearen hasieran has daitezkeela, eta 3 eta 4 hilabete bitartean iraungo dutela.

Halaber, Olabide kalean bide segurtasuna bermatzeko, udal gobernuak gogorarazi du Udalak beste 20.000 euro bideratu dituela zoladura konpondu eta egokitzeko. Irtenguneen altuera leundu egingo da eta abiadura kontrolatzeko gailuak jarriko dira. Urdulizko Ospitalerako sarbide zuzena lortzeaz gain, bide hori irekitzeak Sabino Arana kaleko trafikoa arinduko du.

 

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailUdalak guztira, 199.951 euro (BEZ barne) inbertituko ditu 25 eguneko iraupena izango duten hobekuntza lanak egiteko. Zirkulazioaren segurtasuna, erabiltzaileen erosotasuna eta zoladuraren iraunkortasuna bermatu nahi da. Gogorarazi beharra dago, Udalak 375.000 euroko partida bat erreserbatuta duela Osteikoko bidea luzatzeko lanak egiteko eta Larragoiti industrialdearen ingurua hobetzeko...
article thumbnailUdalak martxoko osoko bilkuran 410.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen Sopela, Olabide industrialdearekin eta Urdulizko Ospitalearekin lotuko duen bidea eraikitzeko.   Gaur egun, alarma egoera dela eta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda daude. Alarma egoera amaitu eta Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, dagozkion prozedurei berrekin ahal izango zaie. ...
article thumbnailSopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da,...
article thumbnail Sopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da, unea da...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia