Osoko Bilkurak 400.000 euroko kreditu aldaketa onartu du Olabide-Osteiko bidea egiteko

Udalak martxoko osoko bilkuran 410.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen Sopela, Olabide industrialdearekin eta Urdulizko Ospitalearekin lotuko duen bidea eraikitzeko.  

Gaur egun, alarma egoera dela eta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda daude. Alarma egoera amaitu eta Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, dagozkion prozedurei berrekin ahal izango zaie. "Baldintza pleguak idatzita daude jada. Orain lizitazioa ateratzea eta obra esleitzea faltako litzateke behin alarma egoera altxatutakoan", adierazi du Josu Landaluze alkateak.

Olabide kalean bide segurtasuna bermatzeko asmoz, Udalak beste 20.000 euro bideratuko ditu zoladura konpontzeko eta egokitzeko lanak egiteko. Konkorren altuera leunduko da eta abiadura kontrolatzeko gailuak instalatzea aurreikusten da. Urdulizko Ospitalerako sarbide zuzena lortzeaz gain, bide hau irekitzeak Sabino Arana kaleko trafikoa arintzea ahalbidetuko du.