Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Parte hartu 'Gure Sope!' prozesuaren bigarren fasean!

hiringitza banner

Parte hartu 'Gure Sope!' prozesuaren bigarren fasean!

Maiatza eta ekaina artean Talde Motorea eta Hamaiketako Partehartzaileak antolatuko dira. Helburua, Sopelako hirigintza eredua herritarren beharrizanetara egokitzea.

Gure Sope! herriko hirigintza eredua eraldatzeko asmoa duen prozesua da. Herria bizi eta erabiltzen duten pertsonen beharretatik abiatuta, eguneroko bizitza ardatz izango duen herria pausuz-pausu sortzea da Gure Sope!ren helburua.
Martxoan hasi eta ekainerarte luzatuko den prozesu parte hartzaile honen bidez, herritarren kezkak detektatzeaz gain, Sopelako hirigintza eredua barneratzaileagoa (hau da, pertsona guztien beharrerata egokitua) bilakatzeko proposamenak ere jaso, landu eta garatu nahi dira.
Bide honetatik, prozesuaren 1go fasea burutu da dagoeneko: herritarrek egungo hirigintza ereduaren ondorioz bizi dituzten problematikak detektatu dira. 1go fase honetan, adin, sexu, jatorri, bizileku, bizimodu, iritzi eta behar ezberdinak dituzten herritarrei sakoneko elkarrizketak egin zaizkio batetik, eta ehundik gorako inkesta jaso dira bestetik. Horretaz gain, Zipiriñe eskolan umeen kezkak eta iritziak jasotzeko tailer bat egin da. Guzti honekin Sopelako hiri-analisi bat garatuko da datozen astetan, ondorio gisa.


Maiatzetik aurrera, ordea, prozesuaren bigarren faseari emango zaio hasiera, sopeloztarren proposamenak eta desioak jasotzeko asmoarekin. Fase honetatik, eguneroko bizitzari eta herria osatzen duten pertsonen beharrei erantzuteko beharrezko hirigintza irizpideak eratorriko dira. Izan ere, irizpide hauek herriko hirigitza araudia eta tresnetan (Arau Subsidiarioak, Plan Partzialak, etorkizuneko HAPO, etab.) isladatuko dira etorkizunean.
Horretarako, deialdi eta mekanismo ezberdinak jarriko dira martxan. Alde batetik Talde motorea osatuko da. 20 pertsona inguru izango duen talde honek 3 saio ospatuko ditu eta hauetan hirigintza eredua hobetzeari begirako proposamenak eta irizpideak landuko dira, gai ezberdinekin lotuta: mugikortasuna, auzoetako bizitza, ekipamenduak, irisgarritasuna, zaintza eta espazio publikoa, segurtasuna, etab. Talde honetan parte hartzeko deialdia zabalik dago.


TALDE MOTOREA
Sopelako perfil, sentsibilitate, bizimodu, jatorri, iritzi ... ezberdinek Gure Sope!ko erabaki hartze prozesuan bere islada izatea funtsezkoa da, honek etorkizuneko herrian eragina izango duelako. Horretarako, 3 saioetan zehar proposamen ezberdinak aukeratu, findu eta garatuko dituen talde bat sortuko da ... lotu eta eraldatu!
Datak: maiatzak 28, ekainak 11 eta ekainak 25.
Ordutegia: arratsaldeko 19tatik 21tara.
Lekua: zehazteke.  
Parte hartzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Horretaz aparte, zenbait ekintza ireki antolatu dira ekainera begira. Hauen artean Hamaiketako herrikoiak daude. Hauen helburua sopeloztarren proposamenak jasotzea izango da eta bide batez, besteekin iritziak elkartrukatuko ahal izango dira jaio giroan eta patxadaz.
 
HAMAIKETAKOAK
Ekainean zehar janariz eta edariz betetako mahai baten inguruan biltzea proposatzen dizuegu, herriko gai ezberdinen gainean (mugikortasuna, auzoetako bizitza, irisgarritasuna, segurtasuna, egunoroko bizitza, zaintza, ekipamenduak...) proposamenak egiteko eta beste bizilagunekin ideiak konpartitzeko, garatzeko, amesteko ... erdu eta nahastu!
Datak: ekainaren 8an eta ekainaren 22an.
Ordutegia: goizeko hamaiketakoa.
Lekua: udaletxe plaza.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnail Sopelako Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du hogeita hamar paperontzi berri eskuratzeko. Hurrengo asteetan hamar bat banku ere instalatuko dira, egoera txarrean daudenak ordezkatzeko edota gabeziak detektatu diren kaleak hornitzeko. Sopelako Udala, Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak sailaren bitartez, egun, 30 paperontzi berri ari da instalatzen eta hurrengo asteetan, hamar bat banku ere...
article thumbnail Bizikleta-Bide-Espaloi berriak Moreaga eta Gure Toki arteko egungo bizikleta ibilbidea Ander Deuna ikastolarekin lotuko du Lanek 3 hilabetetako iraupena izango dute, eta 277.975,59 euroko inbertsioa ekarriko dute Sopelako Udalak, aste honetan abiaraziko ditu Sopelako erdialdea Ander Deuna ikastolarekin lotuko duen bidegorria luzatzeko lanak, sopeloztarren aspaldiko eskaerari erantzunez....
article thumbnailSopelako Udalak asanblada ireki bat ospatuko du bihar, osteguna, irailak 7, arratsaldeko 17:00etan Kurtzio Kultur Etxean, Olabide-Osteiko bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen eta Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertu duen ikerketako ondorioak aurkezteko. Gehiengo edukiera 180 pertsonatakoa izango da eta sartu ahala txartelak banatuko dira.      
article thumbnailSopelako Udalak udalerriko telekomunikazioak hobetzeko aurrera pauso garrantzitsu bat eman du. Orange operadoreak 600.000€ inguru inbertituko ditu zuntz optikoa herriko 3.400 etxebizitza eta negozio baino gehiagotara iritsiarazteko. Honek udalerriko etxebizitza nagusi eta negozioen %70ak baino gehiagok merkatuko telekomunikazio finkoen teknologia aurreratuena eskura izango dutela suposatzen du.  ...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia