Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak argiteria publikoaren kudeaketa lizitatu du

hiringitza banner

Sopelako Udalak argiteria publikoaren kudeaketa lizitatu du


Udal sopeloztarrak 650.000 euro baino gehiago bideratuko ditu datozen hiru urteetan, segurtasuna, argiteriaren kalitatea eta instalazio elektrikoen funtzionamendu egokia bermatzeko xedez.

Udalerriko argiteria publikoa eta semaforo-instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuaren kontratua amaitu denez, eta instalazio horiek baldintza onenetan kontserbatzen jarraitzeko helburuarekin, Sopelako Udalak lizitaziora atera du bere kudeaketa, 654.504,45 euroko hasierako aurrekontuarekin (BEZa barne). Exekuzio-epea hiru urtekoa izango da, eta urtebeteko luzapena izan dezake. Zerbitzua datorren apirilean hastea aurreikusten da. 

Gaur egun udalerrian dauden 2.854 argi-puntuak mantentzeaz eta egokitzeaz gain, enpresa esleipenduna beharrezkoak diren instalazioetako material hautsiak edo hondatuak hornitzeaz eta instalazioak aplikagarria den araudiak ezartzen duen efizientzia- eta segurtasun-mailan kontserbatzeaz arduratu beharko da. Era berean, enpresa horrek 10 semaforo-instalazio jarriko ditu, ekipo erregulatzaileak, makuluak, zutabeak, semaforoak eta horien instalazio elektrikoa barne.

Josu Landaluze Sopelako alkatearen esanetan, "Udalarentzat gastu ekonomiko garrantzitsua da, baina lehentasuna gure herritarrei segurtasuna, argiteriaren kalitatea eta instalazio elektrikoen funtzionamendu egokia bermatzea da. Oinarrizko zerbitzu publiko bat da, matxura posibleak prebenitzeko eta, hala badagokio, beharrezko ordezkapenak, konponketak edo hobekuntzak egiteko balioko diguna”.

Horretarako, aldian-aldian, oinarrizko mantentze-lanak egingo dira, argiteria publikoko osagai guztiak (aginte-zentroak, osagai luminoteknikoak, elektrikoak, mekanikoak eta instalazio horietako obra zibilak) kontserbatzeko, instalazioetan landa-lanak eginez eta beharrezko administrazio-lanak eginez.

Era berean, kontratu berriak prebentziozko mantentze-lanak barne hartzen ditu, era programatuan egingo diren jarduketekin. Lan horien barruan sartzen dira argiak eta euskarri gainazalak berritzea (matxurek edo kalteek eragindako berritzeez gain), bai eta lanparak eta abiagailuak ordezkatzea ere.

Kontratuaren barruan, Udalak lehendik dauden instalazioak hobetzeko eta egokitzeko eskatu ahal izango dio esleipendunari, indarrean dauden Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikora eta Kanpoko Argiteria-Instalazioetako Eraginkortasun Energetikoaren Araudira egokitzeko.

Hirigintzaren azken albisteak

article thumbnailUdalak martxoko osoko bilkuran 410.000 euroko kreditu aldaketa onartu zen Sopela, Olabide industrialdearekin eta Urdulizko Ospitalearekin lotuko duen bidea eraikitzeko.   Gaur egun, alarma egoera dela eta, sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak etenda daude. Alarma egoera amaitu eta Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, dagozkion prozedurei berrekin ahal izango zaie. ...
article thumbnailSopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da,...
article thumbnail Sopelak, udalerriko zenbait gune garrantzitsu lotzen dituen bidegorri‑sarea du. Horrez gain, alokairuzko bizikleten puntuak ere badaude, non betiko bizikletez gain, elektrikoak ere eskura daitezkeen. Hala ere, Uribe Kostako bizikleta‑bideen oinarrizko sarean ikusten denez, bidegorri‑tarteak, orain arte, isolatuta egin dira, eta, Sopelako Udalaren ustez, garaia da zerbitzua hobetzeko, hau da, unea da...
article thumbnailUdal sopeloztarrak 650.000 euro baino gehiago bideratuko ditu datozen hiru urteetan, segurtasuna, argiteriaren kalitatea eta instalazio elektrikoen funtzionamendu egokia bermatzeko xedez. Udalerriko argiteria publikoa eta semaforo-instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuaren kontratua amaitu denez, eta instalazio horiek baldintza onenetan kontserbatzen jarraitzeko helburuarekin,...
Berri gehiago: Hirigintza  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia