Zu hemen zaude: Hasiera Herritarren segurtasuna

Herritarren segurtasuna

cochepolicia
Bizitzarekin, naturarekin eta berdinen arteko elkarbizitzarekin armonian dagoen udalerri batek zoriontasun maila handiago bat lortzeko aukera emoten du, bizitza kalitatea eta pertsona bakoitzaren garapena bermatuz. Horrela komunitate guztiaren funtzionamendu hobea lortzen da.

Herritarrren segurtasuna bermatzearren, udal zaintzak, legeak ematen diozan funtzioak kontutan hartuta, goian komentatutako helburuak lortu asmoz, hurrengo konpetentziak garatzen ditu:

  1. Udal agintariak babestu; udal eraikin eta instalazioak zaindu.
  2. Herri barneko trafikoa antolatu, seinalizatu eta gidatu, zirkulazio arauak errespetaraziz.
  3. Herri barneko zirkulazio istripuak bideratu.
  4. Ordenantza, bando eta beste motatako xedapen eta udal ekintzen polizia administratibo lanak egin, ingurugirorekin erlazionaturiko araudia errespetaraziz.
  5. Polizia judizialaren funtzioetan parte hartu, eurekin elkarlanean arituz.
  6. Istripu, katastrofe edo zorigaitz publikoetan laguntza eskeini, babes zibileko plangintzetan legeak gomendatzen duen eran parte hartuz.
  7. Prebentzio eta beste mota batzuetako ekintzak egin, ahal den eta delitu gehin ekidin ahal izateko.
  8. Inguru publikoa zaindu, eta behar izanezko kasuetan manifestaldi eta jende ugari biltzen den ekintzetan elkarlagundu.
  9. Gatazka pribatuetan elkarlagundu, udal zaintzaren presentzia eskatuz gero.
  10. Gauza pertsonalen tramitazioak egin.
  11. Gaur egungo legediak esaten duenaren arabera, adingabeak atzerrira bidaiatu ahal izateko aita-amen baimen dokumentua landu.

Kontaktua

Helbidea: Elizalde s/n. CP 48600 Sopela. Bizkaia
Telefonoa: (94) 406 55 11
Faxa: (94) 406 55 12
Emaila : E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   -  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia : Astelehenetik Ostiralera : 8:00tik  22:00etara. Larunbatak eta Igandea: 9:00tik 21:00etara.

JavaScript must be enabled in order for you to use Google Maps.
However, it seems JavaScript is either disabled or not supported by your browser.
To view Google Maps, enable JavaScript by changing your browser options, and then try again.

Hiritar segurtasunen azken albisteak

article thumbnail25 eta 22 urteko Leioako bi bizilagun atxilotu zituzten atzo Sopelako udaltzainek, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa. Ekainaren 15ean, 19:30 aldera, Loiola Ander Deuna kalean herritarren segurtasuneko prebentzio-lanak egiten ari ziren Sopelako udaltzainek bi gazte zihoazen BMW auto baten matrikulari buruzko kontsulta bat egin zuten. Udaltzainei jakinarazi zitzaien...
article thumbnail  Sopelako udaltzainek aurtengo urtarrilean bi egunez udalerrian aparkatutako ibilgailuetan egindako lapurreten ustezko egileak identifikatu dituzte. Era berean, agenteek Uribe Kostako eta Bizkaiko beste eskualde batzuetako udalerrietan antzeko delituetan parte hartu izanaren zantzuak dituzte. 18 eta 19 urte dituzten eta Bilboko udalerrian kalean lo egiten duten etxerik gabeko bi gizon dira....
article thumbnail  Sopelako udaltzaingoa bi pertsona ikertzen ari da, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Gertakaria lonja batean egindako miaketa batekin lotuta dago; bertan kilo erdi marihuana kukulu, prestatutako zigarroak eta haxixa konfiskatu zituzten. Udaltzainek ikerketak 2019ko uztailean hasi zituzten. Larrabasterrako lonja baten barruan jarduera bat hasi zela jakin zuten, eta inguruko...
article thumbnailAlarma egoeraren aplikazioak zalantza eta galdera asko sortzen ditu herritarren artean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasotzen diren neurrien betetzeari dagokionez. Kezka edo zalantza horien artean daude pertsonen zein ibilgailuen zirkulazio mugak eta jarduera jakin batzuen burutzeak. Zentzu honetan, Ertzaintzak interpretazio irizpide batzuk zerrendatu ditu, udaltzain guztiek...
Berri gehiago: Hiritarren Segurtasuna  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia