Zu hemen zaude: Hasiera HASIERA Udala Udaleko instalazioak

Udal azpiegiturak

Igerilekuak

Aterpea duten Udal Igerilekuak, instalazioak: 2 igerileku, gimnasio areto bat, sauna-gela, gela (aerobic,g.a.p,power tono,g.a.p sprint,power tono sprint, streihing, pilates, mantenimendu-gimnasia, areto dantzak, upa dance) .
Etxebarri Zeharbidea 4. Tel. 94 406 55 20

Liburutegia

Bertan liburuak, aldizkariak, ikasketa gela eta ordenagailuak erabiltzeko aukera ere badago.
Sabino Arana 2-2º. 48.600 Sopela, Bizkaia. Tel. 94 406 55 08. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Neguko ordutegia (urriak 1- ekainak 30)
Astelehenetik ostiralera: 9.30-13.30 / 16.30-20.30 (ostiraletan 19.45etan ixten da)
Udako ordutegia (uztailak 1 - irailak 30)
Astelehenetik ostiralera: 9.30-14.00

CEPA

Sabino Arana nº2 - 3 Planta. Tel. 94 676 57 64

Zipiriñe eskola

Haur eta lehen hezkuntza. I.P. ZIPIRIÑE. Udal Eskolak.
Trokabide 2. Tel. 94 676 01 15

Udal Euskaltegia

Enrike Urrutikoetxea 10. Tel. 94 676 31 54. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Musika eskola

Musika klaseak ematen dira, bertan txistua, pianoa, solfeoa, trikitixa, txistu eta gitarra klaseak ematen dira.
Lorealde 3. Telefonoa: 94 656 94 80

Herri-lan eta zerbitzuen eraikina

Olabide 17. Tel. 94 676 31 75

Turismo bulegoa

Loiola Ander Deuna 28. Tel. 94 406 55 19.  Fax : 94 656 94 84

Informazio puntua

Aretxabaleta plaza, 1. Tel. 94 406 55 00

Urko udal instalazioak

Gatzarriñe 26 A

Urko kiroldegia

Saskibaloi kantxa, boleibol, futbol sala, tenis, gimnasioa, aldagelak, etab.
Tribuna azpian: aldagelak, erizaindegia, komun publikoak, biltegiak.
Urko taberna: Taberna, jatetxea eta aldagelak

Kz Gunea

Ofimatika, IT Txartel eta Internetera sarrera. Ikastaroak egiten dira.
Mendieta 11. Tel. 94 404 42 15

Nagusien Etxea

Nagusien Etxea Sopelako Udalak kudeatzen duen zerbitzua da, Gizarte Zerbitzuen arlotik, bertako zuzendaritza batzordea bazkideek osatzen duten arren. Gaur egun, zentroak 500 bazkide inguru ditu. Nagusien Etxean hainbat zerbitzu eskaintzen dira (ileapaindegia, podologia, kafetegia, e.a.) eta hainbat jarduera antolatzen dituzte: txokolatada, nagusiei omenaldia, Karmengo txuleta-jana, gabonetako loteria eta otzara zozketak, eskulanen tailerrak, antzerki tailerrak, areto dantzak, mahai jokoak, pentsioei buruzko hitzaldiak, etab.
  • Astelehen, astearte eta ostiraletan: Aqua Fitness eta mantenimendu-gimnasia.
  • Astearte eta ostegunetan: Abesbatzaren entsaioak.
  • Larunbatetan: Bingo.
  • Bidaiak: Egun osoko 4 bidai urtean zehar eta 6 eguneko irteera.
Akilino Arriola 56. Tel. 94 676 51 79. Fax 94 676 51 79

Kurtzio Kultur Etxea

Kurtzio Kultur Etxeak diseinu moderno eta berritzailea du (aireko ikuspegi batetik uso baten antza du). Eraikinak guztira 1.600 metro karratu ditu, V formako bi solairutan banaturik, erabilerraztasuna eta inguruarekin armonia bultzatuz.
 
Mendieta 11. Tel. 94 406 55 05. Fax 94 406 55 04

Udaltzaingoa

Udaltzaingoaren egoitza nagusia honako helbidean dago:

Eleizalde z/b. Tel. 94 406 55 11. Fax 94 406 55 12
 

Sopelarin, Herritarrentzako Arreta Bulegoa Larrabasterran 

Ordutegia 09:00etatik 13:30era.

Sopelarin, Larrabasterran kokatuta dagoen herritarrentzako arreta bulegoak, (Gatzarriñe kalea, 2) administrazio izapide ezberdinak egiteko aukera ematen du bere jendeaurreko arreta ordutegian 09:00etatik 13:30era .

Bulego horretan ematen diren zerbitzuak udaletxean eskaintzen diren berberak dira. Hau da, udal informazio gunea izateaz gain, izapide hauek egin daitezke:

- Errolda
- Errolda agiriak
- Altak, datuen zein helbide aldaketak...
- Atzerritarren inskripzioaren berriztapena
- Diru-bilketa (Txartelaz baino ezin da ordaindu)
- Ibilgailuaren zergaren ordainketa
- Isunen ordainketa (ejekutiban)
- Ordainketen helbideratzea
- Ibilgailu berrien alta
- Hondartzetarako TAO txartela
Kultura
- Udaleku eta ikastaroetarako izen ematea
- Sarreren salmenta (Ikuskizunetarako)
Kontsulta orokorrak
Idazkien sarrera erregistroa (iradokizunak, kexak eta erreklamazioak )
Hirigintza (jarduerak edota lan-lizentzia eskaerak)

Sopelarin
(09:00-13:30)
Gatzarriñe, 2 (Urgitxieta enparantza) Larrabasterra
94 656 94 94
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia