Sopelako Udala - Sopela Dirulaguntzak Sozialaren Arloan Lan Egiten duten Erakundeentzat
Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA Gizarte Ekintza eta Lankidetza ACCION SOCIAL E IGUALDAD Gizarte Ekintza eta Lankidetza Sopela Dirulaguntzak Sozialaren Arloan Lan Egiten duten Erakundeentzat

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPELA DIRULAGUNTZAK SOZIALAREN ARLOAN LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEENTZAT
2021 Ekaina / Junio

 
 
Sopelako Udalak 20.000 euro bideratu ditu esku-hartze sozialaren arloan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteen jarduerak laguntzeko.
 
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17an irekiko da eta uztailaren 1era arte luzatuko da.
 
Sopelako Udalak kanpaina bat jarri du abian, udalerri barruan esku-hartze sozialaren esparruan lan egiten duten eta/edo sopeloztarrei zuzenduta dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek garatzen dituzten jarduerak babesteko eta sustatzeko. Guztira, 20.000 euro bideratuko dira helburu honekin.
 
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17an irekiko da eta uztailaren 1era arte luzatuko da. Eskabide horiek bide telematikoz aurkeztu beharko dira, Udalaren egoitza elektronikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)
 
Esku-hartze sozialaren esparruko programa eta/edo jardueratzat hartzen dira autonomia pertsonala sustatzera eta babestera, gizarteratzea sustatzera eta pertsona guztien integrazio komunitarioa sustatzera eta aniztasuna kudeatzera bideratutako ekimenak, bai eta asoziazionismoa eta boluntariotza ere.
 
Laguntzak ohiko jardueraren ondoriozko gastuetarako erabiliko dira, hau da, erakunde eskatzailearen ohiko funtzionamendu-programaren parte diren gastuetarako.
 
Oro har, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean (biak barne) egiten diren jarduerak finantzatuko dira deialdi honetan.

DEIALDIAREN OINARRIAK ETA ESKABIDE-ORRIA HEMEN DAUDE ESKURAGARRI

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia