Sopelako Udala - Sopelako Udalak Berdintasunerako Plana Garatu du

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPELA BERDINTASUNERAKO, GENERO IKUSPEGIRAKO ETA INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIORAKO PRESTAKUNTZA PLANA GARATU DU
2021 Ekaina / Junio

 
 
Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza Arloak, Murgibe SL enpresaren laguntza teknikoarekin, "Berdintasunerako, Genero Ikuspegirako eta Indarkeria matxistaren Prebentziorako Prestakuntza Plana" diseinatu du, Sopelako Udalak berdintasunaren alde eta indarkeria matxista desagerraraztearen alde egiten duen apustu estrategiko argi eta irmoa abiapuntutzat hartuta.
 
Plan honen funtsezko jarduera-ildoa indarkeria matxista desagerraraztea da. Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza saioak egingo dira, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak detektatzeko eta identifikatzeko.
 
Sopelako Udalak bereziki azpimarratu nahi du Berdintasunerako Prestakuntza Plan horretan parte hartzeak duen garrantzia. Horregatik, laguntza eskatzen diegu talde politikoetako kideei, udal-teknikariei eta beste talde sozial batzuk osatzen dituzten pertsonei, hala nola elkarteei, jai-batzordeei eta, oro har, herritarrei.
 
Prestakuntza horrek ahalik eta zabalkunderik handiena izan dezan, parte-hartzeko eskatzen dizugu, eta prestakuntza-saioetan izena emateko, dagokion estekaren bidez, zure taldearen arabera.
 
Herritar guztien erantzukizuna da emakumeen duintasunari, autoestimuari eta osotasun fisiko eta mentalari kalte egiten dioten ekintza guztien aurka buru-belarri borrokatzea. Zoritxarrez, ekintza horiek oraindik ere presente daude gizarte-eremu guztietan eta hainbat mailatan.
 
Ekimen horren helburu nagusia indarkeria matxista desagerraraztea da. Horregatik, garrantzi handiko ekimen honetan parte har dezazun eskatzen dizugu. Gaitzespen sozialarekin bakarrik lortuko baitugu aurrera egitea eta gaitz sozial horrekin amaitzea, eta ondorioz, gizarte libreagoa, justuagoa, eta errespetuzkoagoa lortzea.

PRESTAKUNTZA PLANA HEMEN IKUSI DAITEKE OSOTASUNEAN

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia