Sopelako Udala - Sopelak Migratutako Pertsonen Harrerarako Gida

Kanpania eta Proiektuak

 
SOPELAK MIGRATUTAKO PERTSONEN HARRERARAKO GIDA
2021 Otsaila / Febrero

 
 
Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasuna eta Lankidetza Sailak udalerrira iritsi berri diren pertsonek dituzten zerbitzu eta baliabide publiko guztiak jasotzen dituen gida bat argitaratu du. Sail hau aspalditik ari da lanean harrera-prozesuak prestatzen, migratzaileek helarazten dizkieten eskaerei erantzuteko.
 
Pertsonekiko zuzeneko elkarreragin honetan, udalerrian eta inguruan dauden baliabideen ezagutza egituratua izateko beharra hauteman da. Horregatik, Udalak  BALIABIDEEN GIDA hau egin du, 2021-2024 aldirako Sopelako Etorkinentzako Harrera Planaren esparruan bertan ezarritako helburuei erantzunez.
 
“Sopelako Udalak harreraren arloan egindako lehen ekintza da. Gida honen bidez, pertsona horien etorrera eta gure gizartearekiko lehen harremana errazagoak izatea nahi dugu, erabat integra daitezen. Haien interesekoak izan daitezkeen baliabideei buruzko informazio guztia emango diegu” esan du Teresa Fernández saileko zinegotzi arduradunak. Fernandezek nabarmendu duenez, gida honek Sopelan eta haren inguruan dauden baliabideak egituratu nahi ditu, eta, era berean, pertsona hauei harrera egiteko baliabideen arloan jendeari arreta ematen dieten teknikarien informazio eta/edo orientazio lana erraztu nahi du.
 
Gidak Sopelara iritsi berri den atzerritar orok egin beharreko kudeaketa eta izapideei buruzko oinarrizko informazioa jasotzen du. Interesgarria da, halaber, Euskadin aspalditik bizi diren eta eskura dituzten zerbitzuak eta/edo baliabideak ezagutzen ez dituzten edo erabiltzen ez dituzten pertsonentzat. Zehazki, dokumentuak zazpi gairi buruzko informazioa biltzen du: erroldatzea, osasun-laguntza, gizarte-baliabideak, hezkuntza eta hizkuntzak ikastea, atzerritartasuna eta Espainiako nazionalitatea lortzea, Sopelako Udala eta telefono-direktorioak bezalako bestelako informazioa, besteak beste.
 
guida pdf
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia