Sopelako Udala - Lankidetza Arloko Jardueretarako Sopelako Diru-Laguntzak

Kanpania eta Proiektuak

 
KIROL ETA LANKIDETZA ARLOKO JARDUERETARAKO SOPELAKO DIRU-LAGUNTZAK
2020 Ekaina / Junio

ACCESS
 

Sopelako Udalak bi laguntza berri emango ditu kirol jardueretarako eta lankidetza arloko jardueretarako.

Bi diru-laguntza horietarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an (astelehena)   hasi eta 2020ko uztailaren 6an amaituko da

Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea. Lehenengo partida  honetan, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 12.000 eurokoa da.

Bigarren deialdia lankidetzaren arloko jarduerak finantzatzeko da, garatzen diren jarduera programen funtzionamendu gastuak eta gastuak ordaintzen laguntzeko. Bigarren partida honetan, diruz lagundu daitezkeen jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 35.000 eurokoa da.

Sopelako Udalak interesa duten elkarte edo jarduerak gonbidatzen ditu eskaera aurkez dezaten, kontuan hartuta Sopelako udalerriarentzat interesgarriak izan behar dutela, Sopelako Udalak eremu horretan egiten dituen jarduerak gehitu, osatu edo burutzeko.

Eskabideak Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Sabino Arana kaleko 1ean dagoena, edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28an dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan, baita telematika bidez ere, udalaren egoitza elektronikoan: (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus)

KONTSULTATU BASEAK HEMEN:

Bi diru-laguntza horiek eskatzeko, ESKABIDE hau bete beharko da:

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia