Kanpania eta Proiektuak

Planak

berdintasunerako plana uribe kosta

 
SALEROSKETA ETA PROSTITUZIOAREN KONTINGENTZIA PLANA
2020 Maiatza / Mayo

ACCESS
 

Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio sozioasistentzialetarako, identifikazio poliziala edo prozesu judizial baten esistentzia alde batera utzita.

Irizpideak bateratzeko dokumentu hau salerosketaren aurkako Foro Sozialeko kideekin partekatu da, hauek egin dituzten oharren arabera aldatu delarik. Ondoren, AAEEei helarazi zaie, Konferentzia Sektorialaren bidez.

Halaber, Genero Indarkeriaren aurkako Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntzen erakunde onuradunei ere bidali zaie Plana; izan ere, egindako proposamenaren arabera, Planean jasotako salerosketa, sexu-esplotazio eta prostituzio egoerak egiaztatzeko erakunde espezializatutzat jotzen dira.

Ondorioz, udal horretako sail eskudunek erabil dezaten, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimentzako eta prostituzio-testuinguruetako emakumeentzako Gida bidaltzen dugu, emakume hauek krisi-testuinguru honetan nora jo dezaketen informazioa izan dezaten.

Gidan ikus dezakezuenez, AAEEen baliabideez gain, eta beren lurraldean harremanetan dauden edozein GKErekin harremanetan jar daitezkeela adierazteaz gain, 24 orduko informazio-telefono batzuk sartu ditugu (lurralde-estaldura zabala duten erakunde ezagun batzuenak dira).

Gainera, bai informazio bai larrialdi telefonoei buruzko informazioa jasotzen duten kartelak bidaltzeko aprobetxatzen dugu.

DESKARGATU GIDA HEMEN: GUIA NINGUNA MUJER DESPROTEGIDA

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia