Kanpania eta Proiektuak

Planak

berdintasunerako plana uribe kosta

 
LESBIANAK IKUSGAI ETA ESKUBIDEDUN ADIERAZPENA
2020 Apirila / Abril

 
 
Uribe Kostako Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak egindako adierazpenarekin bat egiten du. Gaur, apirilak 26, lesbianen ikusgaitasun eguna da baina, aurten, zaila da ikusgaitasun hori etxean konfinatuta gaudela aldarrikatzea. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.
 
Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.
 
Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema
heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.
 
Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.
 
Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Uribe Kostako Mankomunitatetik lanean jarraitzen dugu, gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea izanik eta, horretarako, baldintza egokiak sortzen jarraituz.
 
Uribe Kosta Mankomunitateko Berdintasun Saila.
 

Adierazpena ikusi nahi baduzu sakatu HEMEN

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia