Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA "Lesbianak ikusgai eta eskubidedun" Adierazpena"

"Lesbianak ikusgai eta eskubidedun" Adierazpena"

Manifiesto lesbianas

Uribe Kostako Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak egindako adierazpenarekin bat egiten du. Gaur, apirilak 26, lesbianen ikusgaitasun eguna da baina, aurten, zaila da ikusgaitasun hori etxean konfinatuta gaudela aldarrikatzea. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.

Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.

Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.

Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Uribe Kostako Mankomunitatetik lanean jarraitzen dugu, gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea izanik eta, horretarako, baldintza egokiak sortzen jarraituz.

Uribe Kosta Mankomunitateko Berdintasun Saila.

Adierazpena ikusteko sakatu HEMEN

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio...
article thumbnailKoronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Sopelan eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan, baina osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen. Mankomunitateak, ekimenari formatua aldatu zion eta...
article thumbnailEusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimena da, konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira. ADI Beti ON telelaguntza-zerbitzuaren, Guztion Artean programaren eta adinekoentzako laguntza-programen...
article thumbnailEmakumearen Astearen barruan, martxoaren 7an, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Lankidetza Sailak, Rolli it Girl Sopelaren eta Leire Garmendia Glassy dokumentalaren zuzendariaren lankidetzari esker, irristatze-kiroletan emakumeak duen egoerari buruzko Sentsibilizazio Topaketa bat antolatu zuen. Horrela, Glassy dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldi interesgarria izan...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia