Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, emakumezkoen etagizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea eta horren aldeko borroka babestea helburu duen eguna, hain zuzen ere.
Ekimenarekin bat egiteko asmoz, beste urte batez, ekintza desberdinak antolatu dira Sopelan eta Uribe Kostako zenbait herritan.
Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, jarduera ugariz osatutako egitaraua prestatu du Emakumearen Astearen baitan. Ekintza hauek, martxoaren 5etik 12ra egingo dira Kurtzio Kultur Etxean.
Adin guztiei zuzendutako hitzorduak izango dira: hitzaldiak, antzerki eta musika ikuskizunak, etab.
EGITARAUA:
MARTXOAK 5
- 10:00 Amatxik dixit antzezlanaren lehen emanaldia ikastetxeentzat eta solasaldia Kurtzio Kultur Etxean
- 11:00 Amatxik dixit antzezlanaren bigarren emanaldia ikastetxeentzat eta solasaldia Kurtzio Kultur Etxean
- 18:00 Genero-ikuspegidun zinea, “Mi nombre es Te Ata” filmaren proiekzio eta ondorengo forumarekin. Sarrera doan.
MARTXOAK 6
- 19:30 Exit (larrialdikoa) antzerki ikuskizuna Itzartu Elkarteak antolatuta Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.
MARTXOAK 7
- 12:00 Dantza-pieza eta ondorengo “Ba ote du adina dantzak?” solasaldia Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.
- 17:00 "Glassy" film laburraren emanaldia eta ondoren emakume eta kirolari buruzko foroa Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.
MARTXOAK 8
- Greba orokorra. Adi herrian antolatzen diren ekintzei
MARTXOAK 9
- 19:00 “Emakumea gerran” hitzaldia Irene López Aguado historialariaren eskutik Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.
MARTXOAK 10
- 19:00 Preparadas, listas… ¡ya! antzerki ikuskizuna El Terral Teatro konpainiaren eskutik Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doan.
MARTXOAK 11
- 19:30 Maite Redinen "argazkiak, hormonak eta Lexatina" antzerki ikuskizuna Kurtzio Kultur Etxean Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan
MARTXOAK 12
- 19:00 Xabi Aburruzagaren Trikitixa kontzertua Kurtzio Kultur Etxean, Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan.
- 20:30 Emakumearen Astearen itxiera ekitaldia eta bideomappinga Udaletxeko plazan