Zu hemen zaude: Hasiera GIZ. EKINTZA ETA BERDINTASUNA Sopelako Udalak emakume ekintzaileentzako masterklass bat antolatu du

Sopelako Udalak emakume ekintzaileentzako masterklass bat antolatu du

Azaroaren 19an ospatzen den Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Egunaren barruan, Sopelako Udalak, Enplegu eta Sustapen Ekonomiko Sailaren bitartez eta Aldalanekin elkarlanean, “Arrakastaz ekiteko adimen emozionala” izeneko klase magistrala antolatu du, ekin nahi duten, ekiten ari diren edota enplegua bilatzen ari diren emakumeei zuzendutakoa.

Ekintza berri honen bitartez “Helburu bikoitza dugu. Alde batetik arrakasta profesionalaren oinarri diren zeharkako eskumenak sustatu nahi ditugu, eta beste alde batetik, ekiteko garaian emakumeek oraindik ere enpresa eta finantza arloetan aurkitzen dituzten oztopoen inguruan sentsibilizatzea bilatzen dugu”  baieztatu du Teresa Fernández Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziak.

Ekimena azaroaren 21ean ospatuko da, osteguna, 10:00etatik 11:30era Landabe 12n eta Psikologian lizentziatutako eta 2004tik Aldalaneko zuzendaria den Nadia Maestrok zuzenduko du. Parte hartzaileek adimen emozionalari ekiteko eta edozein proiektu profesional garatzeko zenbait klabe ikasiko dituzte, besteak beste: soft skills-ak edota giza-gaitasunak erabiliz gatazkak edota estualdiak konpondu, kooperazioaren bitartez helburuak lortu eta bezeroarekin modu eraginkorrean lan egin.

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 94 406 55 00 (luz. 110) telefonora deituz edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailEmakumearen Astearen barruan, martxoaren 7an, Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Lankidetza Sailak, Rolli it Girl Sopelaren eta Leire Garmendia Glassy dokumentalaren zuzendariaren lankidetzari esker, irristatze-kiroletan emakumeak duen egoerari buruzko Sentsibilizazio Topaketa bat antolatu zuen. Horrela, Glassy dokumentalaren proiekzioaren ondoren, solasaldi interesgarria izan...
article thumbnailAtzo, martxoaren 12an, proiekzio bat egin zen Sopelako Udaletxeko fatxada aurrekaldean, Bideo-maping formatuan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Irudian, egindako proiekzioetako bat ikus dezakegu. Bertan omenaldia egin zitzaien munduko emakumeei, eta benetako berdintasuna aldarrikatu zen formatu berri horren bidez. Atzoko egunean ere, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak, martxoaren 11n Abanto-Zierbenan gertatu...
article thumbnail  Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, emakumezkoen etagizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea eta horren aldeko borroka babestea helburu duen eguna, hain zuzen ere. Ekimenarekin bat egiteko asmoz, beste urte batez, ekintza desberdinak antolatu dira Sopelan eta Uribe Kostako zenbait herritan. Sopelako Udalak, Itzartu Emakume Elkartearekin elkarlanean, jarduera ugariz...
article thumbnailANDRAZKOENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA” dela eta, herritar guztiei dei egiten diegu parte har dezaten ekitaldi honetan: ELKARRETARATZE-EKITALDIA: Udaletxeko plazan egingo da, azaroaren 25ean, astelehenean, 19:30etik aurrera, eta hauxe izango da EGITARAUA: Udaletxeko fatxadan mundu osoko andrazkoek jasaten duten indarkeria-egoerari buruzko argi eta musika-ikuskizun alegorikoa...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia