Eraso matxisten kontrako hainbat jarduera Sopelan, azaroaren 25agaz lotuta

Urtero legez, azaroaren 25agaz lotuta Sopelan eraso sexistak ez ditugula onartzen aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Itzartu elkarteak eta Sopelako Udalak.

Azaroaren 15ean berbarako, emakumeentzako autodefentsa feminista izango da Kurtzio Kultur Etxean, honako ordutegiagaz: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Informazio gehiagorako Itzartu elkarteagaz harremanetan jar zaitezke: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Azaroaren 22an, Burbujas taldeak “Punto medio” lana antzeztuko du Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera, sarrera debalde. Arrate Etxeberriaren zuzendaritzapean, Begoña Hernández eta Vevi Mateos aktoreek antzeztuko dute "bi mutur" dituen lan hau: ikuspegi baikorra eta ezkorra, zuria eta beltza.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, azaroaren 25ean hain zuzen ere, ohi dan legez kontzentrazioa izango da 19:00etan udaletxe plazan. Horren ostean, manifestuak irakurriko dira eta mahai-ingurua ospatuko da udaletxeko sarreran.

Azkenik, azaroaren 27an genero ikuspegiko zinea izango dugu Kurtzion, 18:00etatik aurrera, “La maleta de Marta” dokumentala. Sarrera debalde.