Erretzeari uzteko tailerra hasiko da urrian, eman izena!

Erretzeari utzi gura zenioke, baina laguntza behar duzu horretarako? Bada, eman izena urrian hasiko den tailerrean! Tailerra urriaren 23an hasiko da (zortzi ostegun jarraian), Plentzian, eleiz enparantzaren 16. zenbakian. Izena emateko epea urriaren 17an amaituko da, eta ikastaroa doakoa izango da (20 euroko gordailua jarri beharko da, eta saio guztietara joanez gero bueltatuko da). Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: Drogamenpekotasun Prebentzio Zerbitzua: 94 657 88 10 (09:30-14:00) E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.