Sopelako emakume gazteen egoerari buruzko diagnostikoaren aurkezpena

AURKEZPENA KURTZIO KULTUR ETXEAN URRIAREN 24AN 19:00ETAN

Sopelako emakume gazteen errealitatea ezagutzeko asmoz, Sopelako Udalak berdintasun-desberdintasun egoeren eta beharrizanen inguruko diagnostiko partehartzaile bat egin du aurten, helburu birekin. Alde batetik, emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunen aurrean emakume gazteek egiten dituzten eskaerak zeintzuk diren ezagutzeko. Bestetik, emakume gazte hauen parte-hartze indibiduala eta kolektiboa bultzatuz, emakume gazte hauen topaleku bat sortzea bultzatuz, desberdintasunen gainetik, batzen dituena lehenetsiz.

Diagnostiko hau egiterakoan emakume gisa kontzientzia handia duten gazte batzuekin lan egin da. Horri esker, lantaldeen ondorioetan genero ikuspegi argia egon da, aztertu diren eremu guztietan.

Ikerketa honek, gainera, gazte batzuei (emakume zein gizonezkoak) kontzientzia pizten lagundu die, orain arte ez baitira guztiz jabetu emakume eta gizonezkoek pairatzen dituzten desberdintasunetaz.

Azkenik, ikerketa honek emakume gazteek bizi duten errealitateen inguruko informazioa ematen du, eta etorkizunean proposamenak bultzatzerako orduan oso kontuan hartzekoak izango dira.

Adibidez, diagnostikoaren ondorioetako bat Sopelak Jabekuntza Eskola bat behar duela izan da. Hori dela eta, aurtengo ikasturtean abian egongo da aipatu eskola. Diagnostikoaren nondik norako guztiak ezagutu nahi badituzu, ez galdu urriaren 24ko hitzordua.

http://emakunde.blog.euskadi.net/eu/2014/09/dena-prest-bihar-ehun-entitateen-lana-biltzen-duen-berdintasun-guneari-hasteko/