Itzartu emakumeen taldeak ikastaro ugari eskainiko ditu ikasturte berrian

Itzartu emakumeen elkarteak ikastaro eskaintza zabala antolatu du 2014-2015 ikasturterako. Ikastaro berrien artean, "gazteentzako (eta ez horren gazteentzako) sukaldaritza ikastaroa" nabarmendu nahi izan dute, astelehenetan 19:00etatik 21:00ak arte.

Gainera, hurrengo ikastaroak antolatuko dira: aerobic (martitzen eta eguen 12:00etatik 13:00ak arte kiroldegian), yoga (hainbat ordutegi), gimnasia integrala (eguaztenak 16:15etik 18:00ak arte), eskulanak (astelehenak 09:30etik 11:30ak arte eta eguaztenak 18:30etik 20:30ak arte), margolaritza (astelehenetan hainbat ordutegi), antzerkia (astelehenetan 20:00etatik 22:00ak arte), aqua-fitness (kiroldegian hainbat ordutegi), patchwork (eguenak 16:30etik 19:30ak arte), pilates (hainbat ordutegi), "zure armairuan dago, berziklatu" ikastaroa luzaketa ikastaroa, belar osasuntsuen tailerra (debalde) e.a.

Beste alde batetik, urtean zehar jarduera ugari antolatuko dituzte: genero ikuspegiko zinea, solasaldien zikloa, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa, emakumeen garapen pertsonalerako osasun eta psikologia tailerra (martitzenak 10:30etik 12:00ak arte) e.a. Azkenik, nabarmendu gura izan dute "emakumeak, kultura eta gaurkotasuna" ikastaroa.

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.