Sopelako Jabekuntza Eskola berrian izena emateko epea urriaren 3an amaituko da

Sopelak Jabekuntza Eskola berria izango du 2014-2015 ikasturtean. Eskolak ostiraletan izango dira, hamabost egunean behin, eta hiru orduz: 17:00etatik 20:00ak arte. Eskolak gazteleraz izango dira, eta izena emateko epea urriaren 3an amaituko da. Izena emateko tokiak: Kurtzio Kultur Etxea, udaletxea, Sopelarin (Larrabasterrako udal bulegoa) eta www.sopela.eus web orrian, honako helbidean:  https://sopelarin.sopelana.net/TSKultura/menu.aspx. Prezioa: 36 euro ikastaro osoa.

Zer da jabekuntza?
Jabekuntza esaten dugunean ikaskuntza eta kontzientziazio prozesu bat adierazi nahi dugu, hain zuzen ere mundu osoko gizarteak egituratzen dituen sexismoak, emakumeei ezartzen digun diskriminazio eta gutxiegitasun egoera salatzea eta horren kontra borroka egitea ahalbidetzen digun prozesua.

Zer da Jabekuntza Eskola?
Ez da ohiko prestakuntzarako leku bat. Esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatzea da kontua, baina baita gorputzaz disfrutatzea ere, eta diskurtsoak, artea, aldarrikapenak ekoiztea. Hau da, munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak eskainiko dizkigun esperientzia bizitzea.

Espazio hau emakumeen partaidetza eta jabekuntza sendotzeko asmoz sortu da, eta gizarte justu, askotariko eta osoago bat lortzeko.

Zeintzuk dira ikusiko ditugun gaiak?

Gorputza, gure buruarekin konektatzen. Feminismoaren Historia, Komunikazioa, ohiko Komunikabideak VS digital komunikabideak, ziber ekintzak, feminismoa interneten...