Lan eremuko arrisku psikosozialen inguruko ikastaroa antolatuko du Sopelako Udalak

Aurreko urte bietan legez, apirilaren 28 honetan Sopelako Udal Gobernuak bat egin gura du Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren mobilizazioekin.

2013. urtean, 50 langile hil ziren Hego Euskal Herrian “lan-istripuen” eraginez. “Istripu” hauek ez dira kasualitate edo zorte txarraren ondorioa. Giza lana beste merkantzia batean bihurtu nahi dute, kriteriorik merkantilistetara lotuz. Lanak sortzen duen kostua gutxitu nahi da, sasi eraginkortasunaren izenean, balore etiko guztien gainetik.

Ez dugu lantegi handietako edota eraikuntza sektoreko arriskuak ahaztu behar. Hala ere, Sopelako Udal Gobernuak arreta jarri gura du goraka egin duten antsietateari eta estresari lotuak dauden patologietan.

Europa mailan egindako inkesta baten arabera, langileen %72-k uste du lan eremuko estresaren kasua antolaketa eskasa edo segurtasun falta direla. Langileen %66-ak lan egindako ordu kopuruari leporatzen dio, eta %59-ak lan eremuan jarrera onartezinak pairatu dituela onartzen du, jazarpena kasu.

Testuinguru honetan, Sopelako Udalak lan eremuko arrisku psikosozialen inguruko ikastaro bat antolatu du herriko langile eta enpresentzat. Aipatu ikastaroan enpresen arduradunek eta langileek parte hartu ahal izango dute. Enpresa arduradunek langileengan estresa sortu barik zelan kudeatu ikasiko dute, eta langileek berriz, euren lana antolatzeko eta estresa ekiditeko teknikak.

Ikastaroa ekainean izango da, debalde, eta adituak eskainiko dute. Informazio gehiago www.sopelaudala.org udal web orrian egongo da eskuragarri.