Aborto Legearen kontrako manifestaziora joateko autobusa antolatu du Sopelako Udalak

Apirilaren 5ean Espainiako Gobernuak bultzatutako Aborto Legearen kontrako manifestazio nazionala ospatuko da Iruñean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta. "Gure gorputza gure erabakia" lemapean, 17:30ean irtengo da Golem Zinemetatik.

Manifestazio honetara joateko gonbitea luzatu gura die Sopelako Udalak herritarrei, eta helburu horregaz, manifestaziora joateko autobusa antolatu du. Autobusa debalde izango da, eta 14:30ean irtengo da San Pedro elizatik. Buelta 21:00etan izango da Iruñeatik.

Izena emateko epea apirilaren 3an amaituko da, eta hiru lekutan eman ahalko da izena: Kurtzio Kultur Etxea, udaletxea eta Sopelarin (Larrabasterra). Informazio gehiagorako: 94 406 55 05.