Gizate Larrialdiko laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Zabalik dago jada Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatzeko epea. Martxoaren 3an zabaldu zen eta eskatzeko epea ekainaren 13an amaituko da. 

Zertarako dira laguntza hauek?

Gastu espezifikoak estaltzeko laguntzak dira. Hona hemen zein diren gastu horiek:

·       Oinarrizko premien gastuak

·       Ohiko etxebizitza edo bizitokia baliatu eta mantentzeko gastuak

·       Etxebizitza edo bizitokia erostearen ondorioz hartutako maileguen interesek eta amortizazioak eragindako gastuak

·       “Línea zuriko” etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak

Eskaera Uribe Kostako Mankomunitatearen egoitzan egin beharko da, Larrabasterrako Gatzarriñe kalean. Aurretiazko hitzordua eskatzeko: 94 676 26 74 - 94 676 39 99