Emakumeen astea ospatuko da martxoaren 3tik 9ra arte

Martxoaren 8-arekin lotuta, hamaika jarduera izango ditugu Sopelan Itzartuk, Sopelako Udalak eta Mankomunitateko Berdintasun Sailak antolatuta. Ekimenak martxoaren 3-tik 9ra arte izango dira:

-       MARTXOAK 3 astelehena (19:00, Itzartu): HITZALDIA, “EL GRECO” TOLEDON.

-       MARTXOAK 4 asteartea (18:00, Nagusien Etxea): XVIII. TARTA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA.

-       MARTXOAK 5 asteazkena (19:00, Itzartu) MAHAINGURUA: “HAINBAT ERLIJIO GENERO IKUSPEGITIK”.

-       MARTXOAK 6 osteguna (18:00, Kurtzio Kultur Etxea) LEHIAKETEN SARI‑BANAKETA: XVII. OLERKI LEHIAKETA eta IPUIN LABURREN ETA MARGO‑LANEN XIV. LEHIAKETA

-       MARTXOAK 7 ostirala (19:00, Kurtzio Kultur Etxea) HITZALDIA: ERABAKITZEKO DUGUN ESKUBIDEA – GALLARDONEN ABORTU LEGEAREN KONTRA. Hizlariak: Anabel Sanz, Teresa Maldonado (Feministalde elkartea).

-       MARTXOAK 8 larunbata 15:00etan Itzartu taldearen bazkaria Euskal-sena jatetxean.

-       MARTXOAK 9 igandea (19:00, Kurtzio Kultur Etxea) KONTZERTUA: TRIO TXARANGO.

Sopelako Udala, Espainiar Gobernuak bultzatutako abortoaren legearen kontra

Sopelako udalbatza Espainiar Gobernuak bultzatutako abortoaren legearen kontra agertu zen urtarrilean, aipatu legea “atzerakoia delako eta emakumeen eskubideak modu larrian urratzen dituelako”.

Mozioa Bilduk aurkeztu zuen eta Bilduk eta PSE-EEk aurkeztutako emendakina atxikitu ostean onartu zen. Azken testua Bildu (7), EAJ-PNV (7) eta PSE-EE (2) taldeen aldeko botoekin onartu zen. PP-k (1) kontra bozkatu zuen.

Horrela, Sopelako Udalak eskatu egiten du legea aldatu daitela eta abortua ez daitela delitu moduan agertu —eta, beraz, ez daitela Zigorbidezko Kodean araututa egon—, eta emakumezkoek beraien amatasunaren gainean erabakitzeko eskubide moduan arautu daitela, gura dutenean haurdunaldia borondatez eten ahal izateko.