Sopelako Udala - Surf Denontzat proiektuak surfean gizarteratzen eta aukera-berdintasuna lortzen lagunduko du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Surf Denontzat proiektuak surfean gizarteratzen eta aukera-berdintasuna lortzen lagunduko du

Surf Denontzat proiektuak surfean gizarteratzen eta aukera-berdintasuna lortzen lagunduko du

  • Proiektuak surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera ematen die pertsona guztiei, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin.

Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf Denontzat proiektua aurkeztu dute, pertsona guztiei surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera eskaintzeko asmoz, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin.

Programa hau aniztasun funtzionala duten eta eskola espezializatu batean parte hartu nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Era berean, surfing egokitu-inklusiboari buruzko lan-ereduak ezagutu nahi dituzten eta norabide horretan ekimenak sustatu nahi dituzten pertsona eta erakundeei ere zuzenduta dago.

Proiektua surfaren esparruan kirol egokitua bultzatzeko beharretik sortu zen, eta 2019an egin zen Euskadiko Nazioarteko Surf Egokituko Txapelketan hasi zen itxura hartzen: “Txapelketa horretan sinergia asko zehaztu ziren eta nazioartean surfaren munduarekin eta, bereziki, surf egokituarekin lotutako hainbat proiektu interesgarri ezagutu genituen. 15 urte generamatzan surf egokituaren alorrean lanean, baina puntualki, ez zehatz-mehatz, eta eguneroko jardunaldien eskasia eta surf egokituaren berezko gabeziak ikusita, proiektu hau aurrera eramatea erabaki genuen surfaren gizarteratzean eta aukera-berdintasunean modu profesionalizatuagoan laguntzeko”, nabarmendu dute Peñatxuri Surf Elkartetik.

Proiektu egonkorra

Haszten Bizkaiko kirol egokitu eta inklusiboaren sustapenean esperientzia zabala duen elkartetik uste dute “lehen surfing egokitu eta inklusiboaren inguruan egin diren ekimenak lagungarriak izan direla praktika horiek gero eta eskuragarriagoak izan daitezen pertsona guztientzat”, baina, hala ere, “norabide horretan proiektu egonkorragoak eta luzeagoak behar direla sumatzen dugu”.

Horregatik, proiektua abian jartzeak aukera emango du, tartean diren erakunde guztien artean, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat ahalik eta irisgarriena izango den surfing programa egokitua eta inklusiboa eskaintzeko, lan-eredu eta metodologia inklusiboa diseinatuz.

Proiektu honen azken helburua inklusio-eremuan espezializatutako lantalde batetik abiatuta, epe luzerako surf-eskola egonkor bat sortzea da. “Pertsona guztiek, beren gaitasun intelektualak, sentsorialak edo fisikoak alde batera utzita, surfa urte osoan praktikatzeko aukera ematen duen proiektu bat sortu dugu. Guk urteak daramatzagu desgaitasunen bat duten pertsonen bizitza errazten, diseinuaren, 3D inprimaketaren eta teknologia berrien bidez, software eta hardware libreak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz”, nabarmentzen dute 3dlan elkartetik.

Sopelako Udalaren izenean, Josu Landaluze alkatea “pozik” agertu da beste behin, kirolerako sarreraren egokitzapenaren bidean parte hartzeagatik: "Surf egokitu inklusiboko proiektu bat da, geratzeko iritsi dena eta hainbeste surflariri merezi duten babesa eta jarraitutasuna ematen diena”.

Proiektuak honako alderdi hauek lantzen ditu nagusiki:

  • Diziplina anitzeko lana: proiektu hau hainbat prestakuntza akademiko, espezializazio eta esperientzia profesional dituen pertsona-talde batek osatzen du, eta elkarrekin lan egiten dute arazo komun bat konpontzeko, hainbat ikuspegitatik aurre eginez.
  • Surfinga egiteko aukera egonkorrak, metodologia inklusibo baten pean dauden dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
  • Surf egokitu eta inklusiboko ikastaro jarraitu eta progresiboak, urte osoan zehar astean 3 egunetan eskaintzen dira (astearte, ostegun eta/edo larunbatetan).
  • Erabilitako metodologiaren oinarriak jasotzen dituen lan-eredu profesional eta egokitua.
  • Surfera bideratutako gaitasunak ebaluatzeko sistema.
  • Fisioterapia: fisioterapia zerbitzua programan izena eman duten kirolari guztientzat.
  • Akonpainamendua: taldeak modu aktiboan parte hartuko du parte-hartzaile bakoitzaren esperientzian, surfarekin eta kirolarekin lotutako txapelketetara eta ekitaldietara laguntzeko lana eginez.

DOSSIERRRA

BIDEOA

 

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnailUribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitatea lehenengo urratsak ematen ari da gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeri matxistaren prebentzioan. Mankomunitaeko Berdintasun Sailak, emakumeen hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste...
article thumbnail Aurten ere, Sopelako Udalak bat egingo du askatasunaren eta berdintasunaren aldeko borrokarekin, Maiatzaren 17ko Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldeko kanpaina berri bat jarri du abian jarriz.1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kentzen duen egunetik, egun hau ospatzen da eta balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual,...
article thumbnailProiektuak surfa modu jarraitu, egonkor eta profesionalean egiteko aukera ematen die pertsona guztiei, kirolari guztien beharrak beteko dituen diziplina anitzeko talde batekin. Sopelak Surf egokituarren alorreko erreferentziazko puntuetako bat izateko lanean jarraitzen Sopela. Lan ildo horretan, Peñatxuri Surf Eskolak, Haszten elkarteak eta 3dlan elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, Surf...
article thumbnailInformazio-kartelak jarriko dira Bizkaibuseko markesinetan eta Udaleko eta Kurtzio Kultur Etxeko lorategietan, adierazpen eta aldaera guztietan gorroto-delituak identifikatzeko eta delitu horien aurrean nola jokatu jakiteko. Halaber, 3.000 poltsa banatuko dira Sopelako Merkatari Elkartearen establezimenduetan, udal turismo bulegoetan eta Sopelako Gurutze Gorrian kanpainari buruzko...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia