Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Jaietan ere, ez dugu eraso sexistarik onartuko!

Jaietan ere, ez dugu eraso sexistarik onartuko!

Sopelako jaiak heltzear dira, eta beste behin ere, emakumeenganako indarkeriaren inguruko kontzientziazioa egin gura dugu, jaien testuinguruan. Argi utzi nahi dugu emakumeok jaiak askatasunez gozatzeko eskubidea dugula, inolako eraso sexistarik pairatu barik.

Arazo honen sustraia botere-harreman desorekatuan dago, gure jendartean oraindik orain gizonak eta emakumeak ezberdin hartzen direlako. Emakumeok bigarren mailako pertsonak izaten jarraitzen dugu: zilegi da gure kontra biolentzia erabiltzea, gure askatasun sexuala besteon nahien azpitik ei dagoelako. 

 

Urtez urte ikusten dugunez, jaiegunetan, eta batez ere gazteei dagokionez, "intentsitate baxuko" erasoak egoten dira: berben bidez egiten direnak, ukipenak, emakumeok gura ez dugun "toketeoak" e.a. Askotan, emakume gazteek aurre egiten diete horrelako erasoei, eta euren erantzuna zalantzan jartzen da. Aipatu erasoak gutxietsi egiten dira, eta horrek kalte handia sortzen du biktimarengan. 

 

Behar beharrezkoa da jendarteak esfortzu handiagoa egitea mota honetako eraso sexistak guztiz jendartetik kanpo uzteko, adibidez jaietan. Inork ez dezala mota honetako erasorik onartu, eta lekukoa izatekotan salatu behar dugu, eraso fisikoa edo berben bidez izan.

 

Emakumeok jaietan lasaitasunez urteteko eskubidea izan behar dugu, eta nahi dugun bezala gozatzera, mehatxatuak, baldintzatuak, kritikatuak eta are gutxiago erasotuak izan barik. Eta jende guztiak jakin dezala: EZETZ esaten dugunean, EZETZ dela!

Gizarte ekintza eta berdintasunaren azken albisteak

article thumbnail  Bi diru-laguntza horietarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 22an (astelehena)   hasi eta 2020ko uztailaren 6an amaituko da. Lehenbiziko laguntza , pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, kirolaren esparruan 2020an egiten dituzten jarduerak finantzatzeko da. Diru-laguntza honen xedea da , funtzionamendu gastuak eta garatzen diren jarduera programen ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzea....
article thumbnailBetirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; doako zerbitzua da eta psikologiako profesionalek ematen dute arreta 900 908 744 telefonoaren eta &fAwww.betirako.org; webgunearen bidez, 400 familia baino gehiagori lagundu ahal izatea aurreikusten da Betirako Bazterketaren aurkako Funtsaren bidez garatutako hamar bat ekimenen artean dago, eta 303.000...
article thumbnail  Berdintasun Ministerioak genero-indarkeriaren aurkako kontingentzia-Plana zabaldu die sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimei eta prostituzio-testuinguruetako emakumeei, COVID19aren krisiaren ondoriozko arreta eta babesa indartzeko.  Zabaltze honek berekin ekarri du emakumeei laguntza eta babesa eskuratzeko irizpideak bateratzeko zenbait dokumentu egitea,  hau da, ondorio...
article thumbnailKoronabirusaren krisia martxoaren erdialdean hasi aurretik, Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailak tailer feministen agenda bat diseinatu zuen. Tailer horiek Sopelan eskaintzekoak ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den martxoaren 8ko programaren baitan, baina osasun larrialdiak jarduera hori bertan behera uztera behartu zuen. Mankomunitateak, ekimenari formatua aldatu zion eta...

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia